Albisteak

Kamioientzako N-1eko eta A-15eko bidesariak indargabetu egin ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Bidesaria ezartzeko erabakia legez kontrakoa dela ebatzi du auzitegiak, eta zigorra ezarri die Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei.

Goierriko Hitza

Amuak kamusten

Erreketako arrantza denboraldia apirilaren lehenean zabaldu zen. Uztailaren 31ra arte luzatuko da. Goierrin lau ibai nagusitan soilik arrantzatu ahalko da, eta ...

Goierriko Hitza

Sinergia berriak sortzen

Ordiziarentzat eta ordiziarrentzat berezia den urte honetan, herriaren 750. urteurrena aitzakiatzat hartuta, Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Udaberri fest antolatu dute larunbaterako Oiangun. ...

Goierriko Hitza

Futbol txapelketako ligaxka bukatu da dagoeneko

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase b...

Ordiziako Hitza

Beasaindarrei Oria ibaia garbitzeko deia egin die udalak larunbaterako

Azken urteetan Agenda 21 egitasmoaren barruan hasitako bidea jarraituz, aurten ere Oria ibaia garbitzeko deialdia egin die Beasaingo Udalak herritarrei. Larunbat honetan elkartuko dira, 10:00etan. Bernedo eneko aparkalekutik hasi eta Urbietako zubira...

Beasaingo Hitza

Azken txanpan jo dute goia Beasaingo Loinatz jaiek

Aurreneko asteburuan ez bezala, oraingoan eguraldia lagun izan dute beasaindarrek, eta sekulako giroa izan da asteburu osoan, bai egunez egindako ekitaldietan, eta baita gaueko parrandan ere. Larunbateko mozorro eguna, txirrindu eta herri kirol probak eta igandeko dantzarien saioa izan dira festen azken txanpako ekitaldietako batzuk. Aparteko arazorik ere ez da izan aurtengo jaietan, eta lagunarteko giro ona izan da nagusi. Bi asteko ekitaldien ondoren, atseden hartzeko eguna da askorentzat. Kaleak eta lokalak garbitu eta balantzea egitekoa beste askorentzat. Tabernetan ere sumatu dute bigarren asteburuko gorakada. Aurreneko asteburuan «beste urteetako jenderik ez» dela ibili zioen tabernari batek. Bigarren asteburua, beti izan ohi da jende aldetik oparoagoa, eta oraingoan bezala, eguraldiak lagunduz gero, are gehiago. Ostiral gauean eta larunbatean, jendetza zebilen Beasainen. Larunbat eguerdian kale nagusira atera besterik ez zegoen horretaz jabetzeko. Giro eguzkitsuak lagunduta, mozorrotutako kuadrillak kalera ateratzen hasi ziren. Erromatarrak, Ordiziako errugbi taldea, Forrest Gump,  D’Artagnan eta konpainia… Denetariko mozorroak eta karrozak ikusteko aukera zegoen, eta berehala, kolorez eta musikaz bete zen kalea. Goiz partean hasita, herriko elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa ere egin zuten Loinatz plazapean. Bi platera prestatu behar izan zituzten txapelketan parte hartu zuten hamar elkarteek: babak urdaiazpikoarekin eta mingaina saltsan. Bi platerak batuta, Murumendi Pelotazale elkartea izan zen punturik [...]

Beasaingo Hitza

Euskal Herriko I. Raid Txapelketa emaitza onekin hasi dute goierritarrek

Euskal Herriko txapelketan lehenengo postuetan dira Ekin Raid Ternua taldeko kideak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierriko ordezkaritza zabala bertsolari txapelketan

Gipuzkoako XXXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken geltokira iritsi da. Maiatzean zehar Gipuzkoako herri ezberdinetan kanporaketak jokatu ondoren, datorren ostiralean jokatuko da finala Andoaingo Bastero kultur gunean. Pasa den ostiralean jokatu zen bosgarren eta azken kanporaketa Legazpin. Bertan erabaki zen zein bertsolarik kantatuko duten Andoaingo finalean, gaztetxoen zein gazteen mailan. Hiru taldek neurtu zituzten indarrak gaztetxoen mailan: Lazkaoko bi, Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Andoni Mikelarena eta Oihane Lazkanoiturburu A taldean, eta Irati Saez, Ainhoa Lasa, Ander Aierza eta Leire Agirre B taldean, eta Ordizitik Iraitz Sarasola, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Maddi Etxeberria. Kanporaketa honetako bi taldek lortu zuten finalerako txartela, Lazkaoko A taldeak eta Ordiziakoak. Zarauzko talde bat izango dute aurkari ostiralean. Gazteen mailan, aldiz, zazpi bertsolari igo ziren oholtzara: Mikel Tapia (Ataun), Gemma Urteaga (Beasain), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi), Joanes Etxaide (Zegama), Mikel Oria (Zerain), Aitor Irastortza (Zaldibia) eta Jokin Bergara (Eibar). Maila handia erakutsi zute guztiek. Kanporaketa honetako Gemma Urteaga, Jokin Bergara eta Joanes Etxaide izango dira finalean. Aurreko hiru kanporaketetatik sailkatutako beste bertsolariekin neurtu beharko dituzte indarrak: Eñaut Martikorena, (Hernani), Mikel Iturriotz (Urretxu), Haritz Mujika (Asteasu), Amaia Urbieta (Zarautz) eta Ane Zuazubiskar (Arrasate). Finala, Andoaingo Bastero kultur gunean jokatuko da datorren ostiralean, 16:00etan hasiko den bertso jaialdian.

Goierriko Hitza

Beasaingo Zero Zabor taldearen hitzaldia

Ekainaren 13an, asteazkenarekin, Beasaingo Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du, 19:00etan, Igartza jauregian.

Goierriko Hitza

‘Molestias Clownicas’ antzezlana gaur Barrenan

Virginiaz Imaz clownak Molestias Clownicas antzezlana egingo du gaur Barrenako areto nagusian, 19:00etan. Ordizian kirolean III. asteari hasiera emango dio ekimen honek, eta Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat egiten du. Umorea eta a...

Ordiziako Hitza

Gizon atxilotu dute Ordizian ilobari erretzeko mehatxua egin diolako

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ordizian, ilobari gasolina bota eta su emateko mehatxua egin ondoren. Horrez gain, zenbait senide jo eta mehatxatu dituela ere esan du Ertzaintzak. Herrizaingo sailaren iturriek diotenez, ert...

Ordiziako Hitza

Goierri 1200-1512

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa