54.455 goierritarrek dute gaur botoa emateko eskubidea, 2023ko hauteskundeetan baino 976 lagun gehiagok. 09:00etan ireki dituzte Goierriko 22 udalerrietako 42 hauteslekuetako 89 mahaiak, eta 20:00etan itxi.


Azken egunetako euriteak ez du Urola ibaiak gainezka egitea lortu, baina berarekin etorri den haizeak kalte txiki batzuk eragin ditu. Aterki askok ez zuten atzoko haizetea jasatea lortu eta lurrean

Larunbatean manifestazioa egingo dute Iruñan Altsasukoak Aske ekimenak antolatuta. Urretxu eta Zumarragan autobusa antolatu dute bertara joateko. 16:00etan irtengo da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Berit, Apatxe eta Ziaboga tabernetan eman daiteke izena.


Euri uren eta ur beltzen hoditeriak eraikinen azpitik aterako dituzte

Maitane Ormazabalek (Zumarraga, 1983) bere nerabezaroari buruzko liburu bat idatzi du egungo nerabeei laguntzeko. Bihar aurkeztuko du, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Nolatan idatzi duzu liburu hau? Nire esperientzia idatzita

Eñaut Elorrietak kontzertua egingo du maiatzaren 6an, 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du eta kantaren batean ikastolako haurrak izango ditu lagun. Izan ere,

Larunbatean KKinzona eguna ospatuko dute Urretxuko gaztetxean. 19:00etan fanzinea aurkeztuko dute eta ondoren bazkideentzat afari merienda egongo da. DJ Entrepeneur-ek fanzinea irakurtzeko musika jarriko du. Gauean Iparraldeko Fusible kraut-punk taldeak






Goierriko hiru herritako haurrek dantza emanaldia egin dute gaur arratsaldean Itsasondoko plazan. Olaberria, Legorreta eta Itsasondoko dantza taldeek egin dute saioa –Zaldibiakoak ere joatekoak ziren, baina azkenean ez dira izan–, giro on eta xumean. Olaberrikoen kasuan, gainera, gurasoek haien txikiekin egin dute dantza. Elkartopadantza saioari bukaera emateko, hiru herrietako dantzariek elkarrekin dantzatu dute ikurrin dantza.

Gaur goiz-eguerdi partean Beasaingo Loinatz plazapean jokatu den elkarteko sukaldaritza txapelketa Murumendi elkarteko ordezkariek irabazi dute. Bi platera prestatu behar zituzten txapelketan parte hartu duten hamar elkarteek (babak urdaiazpikoarekin eta mingaina saltsan), eta bi platerak batuta puntu gehien bildu duen elkartea izan da Murumendi Pelotazale elkartea. Lehenengo plater onenaren saria Bareak Merkatari elkarteak jaso du, eta bigarren plater onenarena Alfil xake elkarteak. Beti-bizi elkarteari egokitu zaio aurten txapelketa antolatzea. Elkarteetako ordezkariak bi platerak prestatzen ari ziren bitartean, asko eta asko izan dira plazapera inguratu diren herritarrak. Sukaldariek txorizo pintxoak eta edaria eskaini diete bertaratu direnei, eta giro jatorrean aritu dira denak. Sariak 13:30ak aldera eman dituzte. Epaimahaiak ordu erdia izango du plater denak dastatzeko. Honako sei sukaldariek osatu dute epaimahaia: Aitor Ruiz (Kikara), Iñigo Sanchez (Batzoki), Iker Markinez (Kuko), Juan Manuel Garmendia (Kattalin), Sole Iparragirre (Castillo) eta Jon Aierbe (Salbatore).

Garai batean auzotarrak bideak garbitzen eta elkarri laguntzen aritzen ziren bezala –oraindik ere egiten da hori leku bakan batzuetan– Seguran auzolanean ari da gaur goizean herriko hainbat txoko txukuntzen. 08:30ean 40-50 bat lagun elkartu dira ...