Albisteak

Iparra Hegoa ekimenaren azken ekitaldiak egin dituzte, Seguran

Goizean sukaldaritza lehiaketa, Udaletxeko ekitaldi instituzionala eta Gereziondoaren ekitaldiak burutu dituzte. Arratsaldean, Mutxikoak dantza dantzatuz itxi dute aurtengo edizioa, ohi bezala

Goierriko Hitza

Kilometroak festaren eredu berriaren aurkezpeneko bideoak

Gaur goizean Kilometroak festaren eredu berria aurkeztu dute Zelai Arizti aretoan. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatu dituen bi bideoak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jakintza Ikastolaren 50. urtemugaren ospakizuna

Beti Alai pilotalekuan 520 bat lagun elkartu dira; ikasle ohiak, gurasoak eta irakasle ohiak zein egungoak

Goierriko Hitza

2.019 arrazoi erabakitzeko

Gure Esku Dago-k 40 bat lagun elkartu ditu Igartza jauregian taldeka eta elkar elikatuz erabakitzeko arrazoiak biltzeko

Goierriko Hitza

Zumarragako Udalak larunbateko azokari bultzada emango dio

Zumarragako Udalak larunbatetako azokan baserritarrek erabiltzen duten tokia itxi egingo du eta enpresa bat kontratatu du espazio horren diseinua berritzeko eta aipatutako azokari bultzada emateko. Egitasmoa gaur aurkeztu dute Zumarragako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aurreneko helburua, beteta

Denboraldi borobil bati merezi zuen bukaera eman dio Beasainek. Sailkapeneko laugarren postuan bukatu dute liga erregularra, eta ondorioz, 2.B mailarako igoera fasea jokatuko dute. Aurreneko partida, etxean jokatuko dute gainera, igande honetan. Klubak, zaleek orain arte erakutsitako babesa eskertu, eta datorren kanporaketari begira, «festak jarrai dezala» lortu nahi du. Ligako azken partida erabakigarria zen beasaindarrentzat. Larunbatean Leioa aldera jo zuten Iker Lasaren mutilek. Igoera fasea gertu bazuten ere, puntu bat behar zuten, sailkapena ziurtatzeko. Koldo Zaldua Beasain taldeko presidenteak azaldu duenez, hobeto jokatu bazuten ere, ez zen partida erosoa izan. «Lehenengo zatian taldea oso ondo atera zen eta pare bat aukera izan genituen; beraiek ez zuten arriskurik sortu. Bigarrenean zer edo zer gehixeago egin zuten, baina gauza handirik ez. Gehiago zen hutsean joateak ematen duen urduritasuna». Golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera. Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. «Oso momentu polita» izan dela dio Zalduak. «Asko animatu zuten, umeak ere asko joan ziren, denak taldearen kamisetekin, polita izan zen, bai». Joaneko partida, etxean Asteburuko puntuari esker, Beasainek laugarren postuan bukatu du denboraldia, 72 punturekin. Hala, igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, Laudio, [...]

Beasaingo Hitza

2 eta 1 irabazi zion Urretxuk Alegiri Herriartekoan

Hiru partida jokatu ziren Ederrenan, maila bakoitzeko bat; kadeteetan eta seniorretan urretxuarrak izan ziren garaile, gazteen mailan Alegirentzat izan zen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bideberriko langileen lanpostuak arriskuan daudela salatu dute

Adin txikikoen harrera etxeak kudeatzen dituen elkartea da, baina, aldundiak zuten akordioa hautsi berri du

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gipuzkoa plazako autoak astearterako kendu behar dira

Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoa plaza eta Urbieta etxearen artean dagoen aparkalekua erabat hustuta gelditu behar da gaurko. Izan ere, gaurtik aurrera hasiko dira txosnak jartzen, gune horretan.

Beasaingo Hitza

Nazioen Munduak bihar jakinaraziko ditu ekaineko festaren xehetasunak

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bihar jakinaraziko du aurtengo festa nolakoa izango den, prentsaurrekoan (18:30ean, plazan). Urteko festa «erraldoia» Lazkaon izango da, ekainaren 9an. Pirritx eta Porrotxek flas-...

Aimar Maiz

Ander Geresta estraditatu dute

Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zig...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Aritz Egea: “Lasterketa hau erreferentzia bat da mundu honetan”

Zegama-Aizkorri mendi maratoia igandean egingo da, eta hainbat goierritarrek hartuko dute parte bertan; hori dela eta, aste osoan zehar, Goierriko Hitzak parte hartzaile horietako batzuei egindako elkarrizketak argitaratuko ditu webgunean. Lehena, Ari...

Goierriko Hitza

Troskaetako ikasgela

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa