Albisteak

Pablo Benito izan da Goierriko Itzulian garaile

Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Rural Kutxa taldeko Pablo Benito izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Stock azoka egingo dute gaur, bihar eta etzi Ederrena pilotalekuan

BiTartean elkarteak stock azoka egingo du gaur, bihar eta etzi Ederrena pilotalekuan. Gaur 17:00etatik 20:30era irekiko da, bihar 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era eta igandean 11:00etatik 14:00etara. Haurrentzako jolas gunea

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeak eta taladrina

Ezkondu eta fabriketan lanean jarraitu zuten emakumeek egindako urratsa ikertu du Elixabete Garmendiak. 1970eko hamarkadako Ormaiztegin oinarritu du ikerketa.

Miriam Luki

«Gaintzan lasaitasuna dugu, mendiz eta naturaz inguratuta gaude…»

Amaia Ibañez (Legorreta, 1986) «gustura» bizi da Gaintzan. «Lasaitasuna dugu, mendiz eta naturaz inguratuta gaude… Hori bai, kotxearekiko menpekotasuna dugu, eta ...

Goierriko Hitza

Amiantoak eragindako hiru lan gaixotasun kasu berri onartu dituzte

Hiru kasu horietako bi CAF lantegikoak dira, eta bi langileak, bata Ordiziakoa eta bestea Zaldibiakoa, hilda daude jada

Goierriko Hitza

Urkia auzoko zozketan atera dute zenbaki sariduna

Itsasondoko Urkia auzoan asteburuan ospatu zituzten Gurutze festetan, zozketa egin zuten igandean, jaiak antolatzen laguntzeko errifak saldu ondoren. 213-G zenbaki-letradun txartelaren jabeak du saria, antxume bat. Bertan zegoen zorteduna.

Aimar Maiz

Zumarraga Lantzenek 10 bat milioi euro kudeatu ditu 2005. urtetik

Sozietate anonimo unipertsonala da, Udala da enpresako jabe bakarra; Arbulu alkate sozialistak sortu zuen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarraga Lantzenek 10 milioi bat euro kudeatu ditu 2005. urtetik

Sozietate anonimo unipertsonala da, Udala da enpresako jabe bakarra; Arbulu alkate sozialistak sortu zuen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

36ko gerrako kontu latzak txokolate, pasta eta txurroekin gozatu zituzten

Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Erbie elkartean, txokolate, txurro eta pastekin gozatzen zuten bitartean 36ko gerrako garai latzez hitz egiteko. Antonio Igartzabalek 17 urterekin gudari joan zeneko kontuak kontatu zituen, Ni...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ataun Aiatik Urkillagarako bidea itxi egingo dute bihar, hiru egunerako

Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen arte...

Aimar Maiz

Lazkaoko danborradako jantziak gaurko itzuli behar dira

San Prudentzio jaietako haurren eta helduen danborradetan erabilitako jantziak gaur eraman behar dituzte herritarrek. 16:30etik 17:30era haurrenak, kantinerenak eta udalkideenak jasoko dituzte; 17:30etik 18:30era helduenak.

Aimar Maiz

Diru laguntzak eskatu ahal izateko oinarriak onartu ditu udalbatzak

Udalak 2011-2015 legealdi planean kokatu du laguntza programan, balioak sustatzeko helburuarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo X. Kantaldia

Loinatz musika eskolak antolatuta, larunbatean, hilak 12, Beasaingo X. Kantaldia egingo dute, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Musika eskolako irakasleek, herriko abesbatzek eta hainbat taldek parte hartuko dute. Herritarrekin batera, euskal ab...

Goierriko Hitza

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen II. egunean 35 pertsonek hartu zuten parte

Larunbat arratsaldean, Ormaiztegiko eta Mutiloako Udalek, Zumalakarregi Museoak eta Goiturrek antolaturik, Mutiloa eta Ormaiztegi herrien arteko ibilbidearen II. Edizioa ospatu zen. Guztira 35 pertsona gerturatu ziren arratsaldeko 16:00etarako Mutiloak...

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa