Albisteak

Saridunak: Legoreggae

Goierriko Hitza

Urretxu eta Zumarragako ikastetxeek ere bat egin dute grebarekin

Martxoaren 8ko greba herriko ikastetxeetara ere iritsi da. Gainzuri ikastetxera, esaterako. Giza-katea egin dute herrian zehar, batukadak lagunduta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxu eta Zumarraga grebaren aldeko pankartaz josita esnatu dira

Urretxu eta Zumarraga mundu mailako greba feministaren aldeko pankartekin esnatu dira. Merkataritzan eta hezkuntzan lan uzteak egin behar dituzte eta udaletxeetan grebaren eragina nabari da. Mobilizazioei dagokionez, 12:00etan kontzentrazioa egingo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Negua reggae doinuz

Martxoaren 10ean reggae doinuak itzuliko dira Legorretara. Aurtengoan LegoReggae berrikuntzekin dator. Kalejirarekin berotuko dute giroa aurrez, ondoren Euskal Herriko zein nazioarteko taldeekin ...

Goierriko Hitza

Musika kalean

Beasaingo Loinatz musika eskolako konbo taldeek kontzertua egingo dute ostiralean, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian.

Goierriko Hitza

CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean

Ostegunean hilabete egingo du CAFeko garbitzaileen grebak. Hainbat hilabete daramatzate protestan, baina apirilean erabaki zuten greba mugagabea hastea.  ELA eta LAB sindikatuen izenean, langileak prentsaren aurrean agertu dira gaur goizean, beraien ...

Beasaingo Hitza

Espainiatik Goierrira

Joan zen mendearen erdialdean jende asko etorri zen Espainiatik Goierrira, bizimodu hobe baten bila. Azkenaldian asko hitz egiten da immigrazioaz, baina Goierrik joan zen mendearen erdialdean jaso zuen etorkin uholderik handiena. Espainiatik etorritako langileak eta haien familiak eskualdeko lantegietara etorri zirenean izan zen. Arruntena, lehenengo senarra etortzea zen, eta ondoren emaztea. Baina Maria Antonia Hortiguela (Burgos, 1939) lagun batekin etorri zen, eta Ana Requerey (Kordoba, 1943) gurasoekin eta anaia-arrebekin. Gizonek lanean igarotzen zuten eguna, eta emazteek etxean, eta hala, bizitoki berrira egokitzea zailagoa izan zen emakume horientzat guztientzat. Hortiguela Villayerno Morquillas herrian jaio zen, eta 17 urterekin iritsi zen Zumarragara. «Nire jaioterria nekazal herria da eta ez nuen gabeziarik ezagutu. Haurtzaro oso polita izan nuen, baina 1956an Gipuzkoara etortzea erabaki nuen». Ez da hartutako erabakiaz damu, baina berak orduan egindakoa ez egiteko aholkatzen die orain gazteei. «Maistra ikasketak hastekotan nintzen, baina dirua irabazi nahi nuen eta lagun batek eta biok Telefonicak Bergaran (Gipuzkoa) langileak behar zituela ikusi genuen iragarki batean. Hala etorri ginen». Requerey, berriz, 40.000 biztanle pasatxo dituen Kordobako Lucena herrian jaio zen. Bilore enpresak bertan lantegia zuen, eta familia ia osoari Goierriko lantegian aritzeko aukera eskaini zion Bilorek. Requereyk 13 urte zituen Goierrira etorri zenean. «Aitak Lucenan taberna [...]

Goierriko Hitza

Irani buruz dokumentala emango dute Maizpiden, gaur

Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik ekoitzitako Iran ikus-entzunezkoa emango dute, gaur, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 21:00etan. Irani buruzko «topikoetatik ihes» egin nahi dute hara burututako bidaian. Emanaldia irekia da.

Aimar Maiz

Ampo Ordizia ligako finalerako sailkatu da

Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligako finala jokatuko gaur zortzi Valladoliden VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, gaur eguerdian Bizkaia Gernikari 38-22 irabazi eta gero. Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Goierriko taldeak asko sufritu du bigarren zatian, harik eta 75. minutuan Phil Huxfordek entsegu ikusgarri bat lortu eta finalerdia erabakita utzi arte. Jende ugari elkartu da gaur Altamira zelaira, eta espero da datorren igandeko finalera ere jende asko joango dela Ordiziatik eta Goierritik. Ampo Ordiziaren aurreneko hogei minutuak ikusgarriak izan dira. Une batean, El Salvadorrek eta Ordiziak jokatu zuten Espainiako Kopako finalaren traza hartu du. 4. minutuan Julen Goiak entsegua lortu du, baina Krollek ez du hagetara asmatu (5-0). 9. minutuan, berriz, Phil Huxford izan da gernikarren marra gainditzea lortu duena, eta Krollek hagetara asmatuta 12-0koa jarri du markagailuan. Eta handik bi minutura, Huxford izan da berriz entsegua lortu duena, baina transformazioarik gabe (17-0). Jokaldi horretan, gainera, Julen Goiak min hartu du saihetsean, eta partida utzi behar izan du. Ez da hor bukatu, ordea, ordiziarren errezitaldia. Danny Krollek Ampo Ordiziaren laugarren entsegua lortu du erasoko jokaldi landu batean, eta berak hagetara asmatuta, 24-0 zen aurretik Ordizia 17. minutuan. Gernikaren erreakzioa Baina Gernika ez da kikildu, eta berehalakoa izan da erreakzioa. 21. minutuan [...]

Ordiziako Hitza

Eskola txikiak, denak batuta handiago

Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin dute, eta txikiagoek herrigunearen atzeko bideetan ibili dira. Errota pilotalekuaren aurrean jolas guneak prestatu dituzte Itsasondoko herri eskolako gurasoek. Aurpegiak margotzeko txokoa, eskulanak egitekoa, kiroletakoa… Frontoian, berriz, marrazkiak egiten haur asko aritu dira goizean zehar. Lehenagotik eskoletan egindakoak ere eraman dituzte herri bakoitzetik, horman sorta ederra itsatsita guztiek ikus zitzaten. Itasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletakoek bazkaria egin dute, lagunartean. 170 bat lagun bildu dira, frontoiaren erdian luzetara ipinitako mahaietan ogitartekoak jateko. Gabiriarrak bazkalondoan iritsi dira Itsasondora. Pailazoen ikuskizuna, bertsoak (herri bakoitzak bana zituen prestatuta), eta puxika-jokoak izan dituzte. Goierriko eskola txikien festa Olaberrian antolatuko dute 2013an. Itsasondokoen eskutik lekukoa jaso dute. Bestetik,  ’25 urte, 25 tontor’ ekimeneko irteerak ere asteburu honetan egingo dituzte Gipuzkoa guztiko eskola txikiek. Gabiriako Balentzategi ikastetxekoak eta Zeraingoak gaur joan dira: gabiriarrek Kalbariota muinoan atera dute argazki testimoniala, zeraindarrek Txoritegin. Olaberrikoak, aldiz, bihar igandea dira joatekoak. Urbaundi edo Irumugata mendira igotzeko asmoa dute.

Aimar Maiz

VRAC Quesos sailkatu da ligako finalerako

VRAC Quesos Entrepinares da Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen finalista, Getxo Artea 55-25 mendean hartu ondoren. Valladolideko taldeak erasokor hasi du partida bi entsegu sartuz, eta atsedenaldira 26-10 joan da aurretik. Bigarren zatiaren hasi...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa