Albisteak

Ordu erdi barru hasiko da Gabiria eta Legazpiko XX. Rallysprinta

Goizean zehar egiaztapenak egin ondoren, hiruretan ekingo diote pilotuek ibilbideari. Enrique Barrenetxea, Gorka Antxustegi eta Txus Jaio jotzen dituzte faboritotzat

Goierriko Hitza

Giro ederrean ari dira ospatzen Sorgintxuloren 20. urteurrena

Legazpiko alde zaharreko kaleak animatuz ibili dira bazkal aurretik, txarangak lagunduta.

Goierriko Hitza

Azparrenak irabazi du XXXVI. Usurbeko proba

Ia lasterketa guztian ihes eginda ibili eta gero, azken kilometroetan galdu du lidergoa Etxabek. Olaberriko gaineko jaitsieran aurrea hartu dio Azparrenak.

Goierriko Hitza

Prado-Arratibel bikotea eta Aristi, Goñiren oroimenezko pilota txapelketako finalerdietara

Asteazkenean Goñiren oroimenezko final laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Beloki pilotalekuan. Lau t’erdikoan, Aristi sailkatu zen finalerdietara. Launa zihoazenean Karregali bekainean pilotakada jo zion eta honek ezin izan zuen jarraitu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxuko Udalak Gizarte Zerbitzuen gida banatuko du etxe guztietan

Urretxuko Udalak Gizarte Zerbitzuen gida bat argitaratu du eta herriko etxe guztietan, ikastetxeetan eta osasun zentroetan banatuko du. Helburua herritarrek Gizarte Zerbitzuetako eskaintzaren berri ematea da. Gida urretxu.eus webgunean ere

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Norberarentzat gustura lan egiten denean dena samurragoa egiten da»

Aurreko jabeek negozioa utzi ostean, urtarrilaz geroztik Aztiri erretegi ezaguneko nagusi berria da Itxaso Barandiaran (Leitza, 1989). Leitzarra jaiotzez, Ataunen bizi ...

Goierriko Hitza

Emakumeak zuzendari

Emakumearen Nazioarteko Egunaren atarian Goierri-Urola Garaiko ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) zuzendaritza taldearekin elkartu da GoiBerri; denak emakumezkoak dira. Laura Agirre kudeatzailea da, Olga ...

Goierriko Hitza

Ordizian I. Dantzari Eguna ospatuko da igandean

Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute. Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta Ordiziako Jakintza eta Urdaneta) Barandiaran plazan elkartuko dira ohi bezala 11:00etan. Hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko kaleetan egingo dute desfilea. 270 bat dantzari txiki inguru elkartuko dira. Helduen lau taldeak, berriz, Altamira auzoan elkartuko dira desfilea egiteko. Pasaiako Ilunbe-Elkarbide, Iruñeko Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantzariak. Ehun bat lagun guztira. Horiek Altamiratik Buztuntzara, handik Lukusain plazara eta Barandiaran plazara egingo dute desfilea. Alardea denek elkarrekin Dantzari Eguneko berritasun nagusia helduen taldeen parte hartzea bada ere, haur eta helduek alarde bateratua egingo dutela ere bada. 13:15ak aldera hasiko dantzen alardea Barandiaran plazan, eta bi adin taldeek dantzak txandakatuko dituzte. Pilotalekuan bazkalduko dute denek ondoren, eta umeei jolaserako tartea utzi ondoren, erromeria izango dute arratsadean Arrabots taldearekin Plaza Nagusian.

Ordiziako Hitza

Urretxuk 8,2 milioi euro izango ditu 2012 jardunaldian gastatzeko

Iaz baino ia 880.000 euro gutxiagoko aurrekontua da onartu berri dena; murrizketek eta zorrek eraginda

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txupinazoaren eta jaien hasieraren bideoa

Youtubeko beasain90 erabiltzaileak legazpiko Santikutz jaien txupinazoa bideoz jaso du.

Goierriko Hitza

Che Guevarari buruzko erakusketa bat zabalduko dute bihar

Ernesto Che Guevarari buruzko erakusketa bat inauguratuko dute bihar arratsaldean (19:00) Ordiziako Barrena kultur etxeko ezkaratzean. Manolo Carrascok duen argazki bildumatik egindako aukeraketa batekin osatu dute erakusketa. Kultur etxeko ordutegian ...

Ordiziako Hitza

Beasaingo Loinatz jaiak

08:00: Beasaingo Goizeresi Txistulari taldearekin goiz eresia. 09:00: Prozesioa Andre Mari Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martinen basilikara. 10:30: Erromeria, usadiozko taloak, erroskilak, odolkiak eta barraskiloak dastatuz, Loinazko San Martinen...

Goierriko Hitza

Aritz Lasak ostegunean jokatuko du Arretxeren kontra

Ostegunean hasiko du Aritz Lasak eskuz banakako pilota txapelketa. Arretxe II.a izango du aurkari, Legazpin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘En un mundo mejor’ filma emango dute gaur

Gaur, maiatzak 1, jai eguna denez, Ordiziako Herri Antzokian emanaldia izango da. Iaz Urrezko Globoa eta orain bi urte ingelesez ari ez zen filma onenaren Oscar Saria irabazi zuen En un mundo mejor filma emango dute, saio bakarrean, 19:30ean. Sussane ...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa