Albisteak

Xabier Erostarbek finalerdietako lehen partida jokatuko du bihar

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako Promozio txapelketako finalerdietako lehen partida jokatuko du bihar (ostirala) Larraintzarren. Ugalderekin batera, Peio Etxeberria eta Jaunarenaren aurka arituko da. Jaialdia 22:00etan hasiko eta Erostarberen partida

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ekaitz Goienetxeak 'Zaldi mamarroa' liburua aurkeztu du

Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkarrek elkarlanean antolatutako 19. Igartza Literatur Bekaren emaitza da. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian aurkeztuko dute.

Goierriko Hitza

Argazki erakusketa inauguratuko du Haztegi ikastolak

Erakusketaren irekiera ekitaldia egingo dute Legazpiko Kultur Etxean, bilduma apirilaren 6ra arte ikusgai egongo da

Goierriko Hitza

‘Carmen’ opera, datorren asteartean Zelai Arizti aretoan

Datorren asteartean, 19:45ean, Carmen opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera Housetik. 200 minutuko iraupena du. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan. Egunean bertan, 12 eurotan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Piriniotan eskiatzen izan dira Izadi Zaleak elkarteko kideak

Legazpiarrak urtean zehar antolatzen dituzten irteeretan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte

Goierriko Hitza

Imanol Iraolak irabazi zuen Legorretako proba

Sailkapen orokorra: 1.- Imanol Iraola 02:14:59 2.- Borja Carracedo 02:14:59 3.- Sergio Prado 02:14:59 4.- Pello Olaberria 02:14:59 5.-Jokin etxabe 02:14:59 6.- Alberto Gomez 02:15:39 7.- Xabier Gorrotxategi 02:15:39 8.- Jon irisarri 02:15:39 9.- Ander Alonso 02:15:39 10.- Beñat Etxabe 02:15:39 11.- Julen Irizar 02:15:39 12.- Miguel Saez 01:15:39 13.-Andres Lopez 01:15:39 14.- Josep Maria aRnau 02:15:39 15.- Felipe del Monte 02:15:39 Taldekako sailkapena: 1.- Tinlohi 06:46:17 2.- Sumofic-Igartua 06:46:17 3.- Caja Rural 06:46:17 4.- Ferreteria La Fuente-Bici 06:46:17 5.- Comdibal 06:48:40 Euripean burutu zuten pasa den larunbatean Legorretako txirrindulari proba. 171 gazte batu ziren irteeran, baina 83k amaitu zuten proba. 88 kilometroko bidea, eguraldi hotz eta euritsuarekin luzea egin zen gainontzekoentzat. Iraola beste hainbat txirrindularirekin helmugaratu zen, bigarren taldeari 40 segundoko aldea aterata.

Goierriko Hitza

Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketa

Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketa. Hiru maila: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Azken biek librea dute gaia, doinua eta neurria, eta gaztetxoetan, doinua eta neurria librea dira, baina gaia ez. Ordiziako azokak 5...

Ordiziako Hitza

Gaztelekuaren maiatzeko programazioa

Hauxe da Ordiziako Gaztelekuaren maiatzeko programazioa: Maiatzak 6-7: Pizza tailerra-Ping pong jardunaldia Maiatzak 12-13: Argazki krossa Erdi Aroko azokan-Makillaje ikastaroa Maiatzak 19-20. Erdi Aroko azokaren argazki erakusketa-Jolas librea Maiatza...

Ordiziako Hitza

Generoari eta kirolari buruzko hitzaldia

Idoia Lekue Peñak Generoa eta osasuna eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du maiatzaren 29an, 18:30etik 20:30era, D’elikatuzen. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.

Ordiziako Hitza

Gasteizko urtegira argazkilaritza irteera

Ortzadar argazkizale taldeak Gasteizko urtegira argazkilaritza irteera antolatu du maiatzaren 26rako.

Ordiziako Hitza

Irakurketa tailerra-tertulia

Irakurketa tailerra-tertulia izango da Ordiziako Udal Liburutegian maiatzaren 24an, 19:00etan.

Ordiziako Hitza

Azken txanpan sartu dira Lazkaoko festak

Koadrilen eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Eguzkia lagun, kolorez jantzi dira kaleak eta bazterrak. Jai koloretsua izan da gaurkoa. Eguerdi partetik, kolore guztietako blusak soinean, koadrilek kaleak eta bazterrak bete dituzte. Jolasak ere egin ...

Goierriko Hitza

Gernika izena jarri diote Segurako kale bati

Duela 25 urte, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta Segurako Udalak Bolaleku bezala ezagutzen den kalea Gernikako Arbolaren Enparantza bezala izendatu zuen. 25 urte geroago, joan den ostegunean, Gernika izenarekin izendatu zuten kale b...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Babes ofizialeko etxeen zozketaren emaitzak ikusgai

Joan den asteazken arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren emaitzak udalaren webgunean daude ikusgai. 326 eskatzailek (483 zenbaki denera) betetzen zituzten 56 etxebizitza babesturako baldintzak, eta elbarrituentzat egokitutako lau etxebizitzentzat 9 eskatzaile zeuden (18 zenbaki denera). San Joan auzoan eraikiko dira etxebizitza horiek. Zerrendak udal arreta bulegoan (08:00-13:30) eta Udaltzaingoan (07:00-21:00) ere kontsulta daitezke. Edozein argibidetarako ondoko telefonora deitu behar da: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen). Aburuza eraikuntza enpresak egingo ditu etxeok. Horietako batzuk etxebizitza, garaje eta trastelekuz osatutako etxeak izango dira, eta beste batzuk trastelekurik gabekoak. Etxebizitzen gehieneko erabilgarria 88 metro koadrokoa izango da, eta gutxienekoa, berriz, 55 metro koadrokoa.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa