
Senar lehen aldiz ari da Lehen Mailako buruz burukoan. Larunbatean, Elordiren aurka jokatuko du Bilbon. «Hark du presioa. Nik ez dut batere».

Edurne Urrestarazuk ‘Mendia eta ni’ haurrentzako liburua argitaratu du Irati Peluagaren ilustrazioekin. Gaur arratsaldean aurkezpena egingo dute Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian, 18:00etan.

Irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioan greba egunak dituzte, atzo eta gaur. Ainara Imaz Estarbe ataundarra irakaslea da Ezkio-Itsaso Herri Eskolan. Konponbiderik ezean grebari eusteko beharra ikusten du.

Julen Goia errugbilari idiazabaldarrak atzo jokatu zuen Altamirako azken partida Ampo Ordizia taldearekin.

Mikel Etxezarretak (Olaberria, 2003) Ordiziako bertsolari gazteen Argi Berri sarian parte hartuko du larunbatean, beste bost bertsolarirekin batera. Osinaldeko finalerako, bi bertsolari sailkatuko dira Ordiziatik.

Duela bost urte hil zen Antton Burcio lagun mina gogoratzeko, harekin osatu zuen mendizaleen familiari eskainitako liburua argitaratu du Txusma Perez Azazetak. Bihar aurkeztuko du, Latxartegin, eta bertan erosi ahal izango dira liburuak. Apatxon ere salgai daude.

Etxea, Publigraf inprenta, Gorbel Haizea estudioa eta GH Creativos kooperatiba. Horiek izan dira Bittor Larraza diseinatzaile grafikoaren lan ibilbidearen mugarriak. Duela gutxi jubilatu da.

Mikel Telleria musikari idiazabaldarrak ‘Oroit Lou Reed’ diskoa aurkeztu du, New York-eko musikariaren omenez. Telleriarentzat musika erreferente garrantzitsua izan da.