
2017an Marimurumendi proba egin ondoren, aurten Ehunmilak proba egingo du Jose Juan Ciccia mendi lasterkari perutarrak. Otsailetik, «ordu asko» entrenatu ditu erronkara «ondo iristeko».

Elena Calvillok (Ordizia, 1970) Ehunmilak taldeka egin behar du aurten Koldo Agirre eta Asier Zubeldia lagun dituela. Presiorik ez duela dio, baina urduritasuna bai, eta helburua bukatzea dela. Hala eginez gero, trilogiaren lau modalitateak osatzen lehen korrikalaria izango da. Orain bi urte 52 urterekin irabazi zuen lasterketa.

Xiberoots talde zuberotarraren eta Sukena oñatiarraren kontzertua antolatu dute Aramako parkean, ostiralean, 20:30ean. Dohainik da. Autobus zerbitzua ere jarri dute Aramara joan-etorria egiteko.

Ordiziako skate parkean Txindoki Views skate festa izango da gaur arratsalde-iluntze partean, 15:00etatik aurrera. Skate lehiaketa-ikuskizunaz gain, musikak ere toki berezia izango du.

Manex Malkorra (Orexa, Gipuzkoa, 2000) urte hasieran hasi zen Mutiloako Errotatxon lanean. Udalak LurLab Mutiloa egitasmoa martxan jartzeko kontratatu du. Abendura arte arituko da.

Beñat Turrientes Realeko erdilaria Espainiako futbol selekzioarekin bilduta dago Madrilen, Parisen jokatuko diren Olinpiar Jokoetara begira. Kontatu du «ilusio handia» egiten diola aukera hau izateak.

Kultur arloan egin du lan beti Nere Erkiagak, baina Tanatologia ikasketak ere egin zituen. Hil Arte Bizi egitasmoa sortu zuen, jendea heriotzari begira prestatzeko, era praktikoan.

Ordiziako Orkli kooperatibak Orklidea ekinbidea martxan jarri du egitasmo sozialak garatzeko diru laguntzak emateko, hango kide Gurrutxagak esan duenez.