
Altzagako Sarasola baserriko Benita Gorostizu Imazen eskuizkribuetan oinarrituta, 'Sukaldetik agorara. Benita Gorostizu Imaz. Emakumeak lurralde ilunetik irteten' liburua argitaratu dute Elixabete Perez filologoak eta Leyre Arrieta historialariak. Ostiralean Ertoetxen aurkeztuko dute lana, 18:00etan.

Gaizka Oiartzabalek (Zumarraga, 1982) 18 urte bete ditu Urretxuko Motz tabernaren buru. Urteurrena ospatzeko, Gailu taldearen kontzertua antolatu du biharko.

Aldundiaren eremutik EAEko plazara igaro da Markel Olano (Beasain, 1965). EAJren bigarrena da Gipuzkoatik, eta beren eredua babesteko, «inplikatzeko» dei egin du. Gipuzkoa jarri du erkidegorako ere ispilu.

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan ondutako ‘Hamarreko bitxia’ liburua aurkeztuko du Lutxo Egiak (Santander, Espainia, 1969), etzi, Segurako Botikaxaharren.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, EH Bildu alderdiaren Gipuzkoako zerrendan seigarren postuan dago Josu Aztiria (Zumarraga, 1978). Zumarragako Udaleko zinegotzia ere bada 2019tik.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, PSE-EE alderdiaren Gipuzkoako zerrendan hamargarren postuan dago Alex Gonzalez (Urretxu, 2000). Urretxuko Udaleko zinegotzia da.

Margotzen hasi zenetik landutako teknika guztien lagin bat da ‘Sustraiak’ erakusketa. Idiazabalen egongo da ikusgai maiatzaren 10era arte. Jaioterrira itzultzeko aitzakia izan da erakusketarena.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Elkarrekin-Podemos Gipuzkoako zerrendan hirugarren postuan dago Ander Jimenez (Beasain, 1986). Ezkerreko indarren aldarria egin du.