
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Sumar koalizioaren Gipuzkoako zerrendan bosgarren postuan dago Monica Monteagudo (Legazpi, 1976). Equo Berdeak alderdiko ordezkarietako bat da koalizioan.

Manex Beristainek 'Azken galdera amari' ipuina argitaratu zuen urrian, eta ordutik herriz herri dabil aurkezpen lanetan. Astelehen arratsaldean Beasaingo liburutegian aurkeztuko du.

Sukaldari berritzaileenetariko bat da Lamo. Idiazabal gaztak mugarik ez duela uste du: «Ez dugu etsi behar, ez gara konformatu behar, ez dugu dena egina».

Gaur aurkeztuko du Garik (Legazpi, 1963) Maldanbera taldearekin ‘Behin bizitzea’ diskoa Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Soinu atmosfera berezi baten bidez, patxada transmititu nahi izan du.

Inguruko paisaiak eraman ditu margolanetara Aretxabaletan bizi den garindarrak. Martxoaren 24ra arte dago ikusgai erakusketa. Bihar, larunbata, bisita gidatua egingo dute 12:00etatik 13:00etara.

104 bete ditu, aise eta osasuntsu, Romana Mujika Urretabizkaiak (Berostegi, Legorreta, 1920-2-15). Lazkaon bizi da 47 urteotan. 11 hamarkada eta hamaika kontu, denetarik, ikusi ditu bizi luzean.

Eneko Gonzalez ordiziarraren proiektu berriak Ekeko El Perro du izena. Bakarkako diskoa argitaratu du. Bihar D’elikatuzen aurkeztuko du lana taldearekin, 19:00etan.

Abalos Ordiziara itzuli da ia berrogei urteren ondoren, 'Donostia Abalosen begietatik' erakusketarekin. Aukera eman izana eskertu du, uste baitu geroz eta espazio gutxiago dutela lanak erakusteko.