
2014an hasi ziren Ehunmilen asteburuko ostiralean pilotalekuan korrikalariei dortsalak eta materiala banatzen. Aparkalekuen kudeaketan ere laguntzen dute, ostegunetik igandera. Aurten dozena bat boluntario izango dira, baina 30eko taldea ere osatu dute inoiz. Gernika pasealekuko frontoian eta Igartza-Oletako aparkalekuan ariko dira lanean. "Lagunduak izatetik laguntzera pasa" daitezkeela aldarrikatzen dute.

Ibarzabalek Diabulus in Musica talde iruindarrean jotzen du. Solarrek taldeari eta Ibarzabali babesa eskainiko die.

Lehendabizikoz, Ehunmilak ultra-traileko taldeetako bat soilik emakumez osatutakoa izango da. Maite Maiz eta Gema Segurola azpeitiarrek eta Saioa Iriondo elgoibartarrak elkarrekin egingo dute lasterketa, bukatzea helburu. Fisikoki eta mentalki «ibilita eta prest» daudela nabarmendu dute.

Ultratrailik luzeenari luzera doitu diote: 171 km ditu, hiru gehiago. Lasterketa bera hala denez, prestaketa ere berezia behar du. Maider Urdangarin ataundarra eta Iñaki Iurrita ormaiztegiarra izango dira partaideetako bai.

Sant Sadurni D´Anoiara bizikleta irteera egin dute hainbat zegamarrek asteburuan. Behin helmugara iritsita Zegamako txuletak eta hango cava edanda ospatu dute asteburuko ekintza gogoagarria.

Iker Zeberio legazpiarrak danborra jo zuen larunbat eguerdian dultzainero taldearekin Iruñeko udaletxeko plazan, sanferminetako txupinazoan. Unai Ariztimuño beasaindarrak dultzaina jo zuen.

Uztailerako eskaintza berezia egin du Lenbur Fundazioak, ihes gelaren formatua duen Burdin Majikoa jarduera. Euskal Burdinaren Museoan dago.

Zegamako Txistularien 2. Eguna egingo dute larunbatean. Gaur egungo eta garai bateko txistularien elkargune izango da. Egun osorako egitaraua antolatu dute.