Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Aralarko jabe arduratsuak

Enirio-Aralar Mankomunitateko azken bileran gertatutakoak dakarren soka luzearen harietako bat irakurtzeko parada izan dugu. Abeltzainen izenean arrakasta eta, sobra ere, emaitza hori bultzatu duen parte-hartzea txalotu eta bezeroek pozarren ozta. Bain...

2016/12/29
gutunaEnirio-Aralar Mankomunitateko azken bileran gertatutakoak dakarren soka luzearen harietako bat irakurtzeko parada izan dugu. Abeltzainen izenean arrakasta eta, sobra ere, emaitza hori bultzatu duen parte-hartzea txalotu eta bezeroek pozarren ozta. Baina tira, egileak atsegin osoa izateko zerbaiten falta nabarmentzen duenez, bisitarien kamisetarekin kirol-zelaira ateratzeko gai ere izan ez ginenon arrazoiak azaltzen saiatuko naiz. Ni, beste batzuen moduan, sigla batzuekin jokatzen dut Mankomunitatean eta, gure kasuan, ustezko kamiseta partekatzen genuenak adostasun batera iritsi arren, azken unean elastikoa aldatzea erabaki zuten batzuk. Eta zelaira ateratzeko ganorarik gabe utzi gintuzten besteok. Saiatuko naiz ba puskatu zuten adostasun hori niretzako zertan oinarritzen den azaltzen. Mankomunitateko 15 herrietan bizi garen 37.000 lagunek lurralde honen jabeak gara eta lursail publikoa izanik, denok eskubide berdinak ditugu. Beraz, ordezkari garenok hauen guztien edo ahalik eta gehienen izenean hartu beharko genituzke erabakiak, onura publikoa bistan. Mendi honi begira badira, noski, interes desberdinak; horien artean abeltzainena zuzenenetakoa da, era partikularrean bertako baliabide bat, larre publikoa, ustiatzen dutelako. Eta era partikularrean ala publikoan ugari dira Aralarrek eskaintzen dizkigun baliabideak ustiatzen ditugunak: edateko ura, aisia, kultura, perretxikoak, paisaia… Ez da kasualitatea Parke Natural eta Natura 2000koKontserbazio Bereziko Eremua izendatuta egotea. Mankomunitateak baimendutako abeltzainak 120 dira, bere artean udara partean mendian bizi diren 36 artzain; hauetatik 22k txabolaraino dute pista. Goazen beraz gauzak bere lekuan jartzera: 14 dira txabolara oinez joan behar izaten duten artzainak. Arazoak larria izaten jarraitzen badu ere zenbatzea lortu dugu, eta jakitea komenigarria da. Batzuen ustezko irtenbide bakarra, txabola guztietara banan-banan iritsiko litezkeen pistak bietan pentsatu gabe irekitzea da. Eta soluzio sinplista horrekin konforme ez gauden guztioi artzainen etsai etiketa sorbaldan zintzilikatu digute. Zertan aritu beste aukeraren bat bilatzen. Pistak irekitzeak kalterik sortuko ez balu, ez ginen honetan arituko. Baina ez naiz ni hori pentsatzen duen bakarra: Goroskintxuraino ireki den pista egin ahal izateko ere egokitzapena deitu behar izan diote lanari, Aralarko Natur Baliabideak Antolatzeko Planak hainbat zonatan pista berriak irekitzea debekatzen baitu. Eta horretarako ematen duen arrazoia oso sinplea da, lurzoruaren higadura jasanezina sortzen dutelako. Eta Aralarko lurzorua babestu behar zuen administrazioak kabestruak jantzi eta arrasto zuzenean aida! Tira! Zertarako pentsatu edo aztertu edo zein arau bete behar ditugun begiratu. Ez gurean halakorik! Bakoitzak jakingo du bere botoaren arrazoia, baina, nik garbi daukadana da aziendarik ez duten biztanleak edo, eduki haatik, mendira igotzen ez dituztenak ere, etxekotzat hartzen ditudala eta nire ekipoa (bai, hauek ere bai) osatzen jarraituko dutela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut