Enirio-Aralarrekiko ardura
Abendu amaieran Enirio Aralarko mankomunitateak bere batzar orokorra deitu zuen, bereziki alkateak eta zinegotziak gonbidatuz eta baita abeltzainen sektorea ere, horrela erakunde publiko bat makurki erabiliz, sektore pribatu baten erabateko zerbitzura.
Abendu amaieran Enirio Aralarko mankomunitateak bere batzar orokorra deitu zuen, bereziki alkateak eta zinegotziak gonbidatuz eta baita abeltzainen sektorea ere, horrela erakunde publiko bat makurki erabiliz, sektore pribatu baten erabateko zerbitzura. Batzar horretan 2015-2019 legealdiaren balantzea eta egindako inbertsioak aztertu ziren, horien artean, eraikitako eta epaitegian diren bi legez kanpoko pista ere bai.
Legealdi honetan mankomunitateko arduradunek Aralar Natur Parkea izendatu aurreko garaira eraman dute erakundea, abeltzainen sektorearen interesak eta nahiak soilik kontuan hartuz eta, ondorioz, beste sektoreen ekarpenak mespretxatuz: zientzialariak, konserbazionistak, mendizaleak…
Urte Berriak batzarrean ziren ordezkari politikoei arduraren zentzua ekarri izana espero dugu eta baita Aralar larreak baino askoz gehiago delakoaren konbentzimendua ere. Horretarako, Aralar, mundua leku den lurra dokumentala ikustea proposatzen diegu, Aralarko balioak ezagutu eta horren arabera ekin dezaten aurrerantzean.
– Jorge Garmendia eta Edurne Huesa