Eskerrik asko
Armendariz-Anaut familia (Zaldibia).
Latzak izan dira azken aste hauek gure sendiarentzat. Irailaren 27an etxeko zaharrena Joan zitzaigun, Mieltxo; eta, haren heriotzaren korapiloa askatzeko denborarik gabe, etxeko txikiena, Ekai, hilzorian egon da, bakteria madarikatu bat dela medio. Zorionez, ordea, sendatzeko bidean da jada, artatu zuten profesional talde zabal baten lanari esker.
Une latz hoietan jaso dugun berotasun hori guztia eskertu nahian, ESKERRIK ASKO. Eskerrik asko Zaldibiako eta Gardeko herriei; eskerrik asko lankideei; eskerrik asko lagun guztioi, eskerrik asko Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsi; eta, nola ez, Donostia Ospitaleko eta Ordiziako osasun zentroko sendagile, pediatra, erizain, garbitzaile eta langile guzti-guztioi: ESKERRIK ASKO!
Zaindu eta defenda dezagun osasun publikoa!