
Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko DBH3ko ikasleek, SEIN ikasgaiaren barruan, arazo bat proposatzen dute urtero. Gero, arazo horri irtenbide bat ematen saitzen dira ikasleak. Bada, aurten, gaixo dauden pertsonen bizi kalitate emozionala hobetzea dute helburu. Arazo horri irtenbidea emateko, LHko eta DBHko ikasleek gaixoei gutunak bidaltzea pentsatu dute.
Gaixo dagoen jenderik ezagutzen ez dutenez, halako egoeran aurkitzen direnei dei egiten diete parte hartzera. Interesdunek, beraien izen-abizenak, helbidea, adina, idazteko gaitsaunik duten eta zer adinetako gaztetxoen gutunak jaso nahi dituen zehaztu behako dute. Alfabetatu gabeko jendeak ere jaso ahal izango ditu gutunak: marrazkiak, esaterako. Datu horiek ikastetxeko idazkaritzara edo helbide elektroniko honetara bidali behar dituzte:
lasallebeasain.sein3.07@gmail.com.