Gutuna: “Gardentasuna. Eva Diazi erantzunez”
Udal asignazioen inguruan Eva Diazek 2011-11-18an Hitza egunkarian argitaratutako iritzi artikuluaren inguruko azalpena eta hausnarketa da honako hau. Beasain egunez egun, udal aldizkariko azaroko alean, zinegotzien eta alkatearen soldata eta alderdien asignazioak azaltzearen arrazoia, ordu-arte plenoan onartu ez izanagatik da. Zuk ordezkatzen duzun alderdiak (PNV-k), besteak beste, ez zituztelako aurreko hilabetera arte, kopuru ekonomiko hauek onartzen (2011ko urriaren 6ko udalbatzan onartu ziren). Aurreko legegintzaldiko gastuen baitan publikatutako 328.017,06 euroetatik kanpo geratzen dira orain arte alkateordeak udalari suposatu dizkion 66.076 euroak. Besteak beste, zuk ordezkatzen duzun alderdiak, liberazio gehiago onartzen ez duelako, eta egiten diren konparaketak errealak izateagatik, ez dira etorkizunean adostu nahi diren liberazioak datu hauetan kontenplatu, eta, zuzen jokatzearren, ezta orain arteko alkateordearenak ere!!. Beraz, %23 ko beherapena guztiz erreala da, eta ziur gaude etorkizunean adostu daitezkeen liberazioak kontutan hartuta ere, beherapenak %20ra gerturatuko direla, besteak beste, aurreko legegintzaldiko liberazioen gastuek, bi edo hiru pertsona gehiago lanean edukitzeko aukera ematen dutelako. Zuek jakingo duzue zergatik publikatu duzuen besteon intentzioen berri hauteskunde kanpainako azken aurreko egunean. Baina hobe zenukete datuak kontrastatzea ezagutzen ez dituzuen intentzio ezkutuak azaleratzen saiatu aurretik. Guk, zorionez, ez dugu horrelako trikimailuen beharrik, gizarteak geroz eta argiago baitu zein den herri honen aitortzarako bidea, nahiz eta batzuek [...]
Udal asignazioen inguruan Eva Diazek 2011-11-18an Hitza egunkarian argitaratutako iritzi artikuluaren inguruko azalpena eta hausnarketa da honako hau.
Beasain egunez egun, udal aldizkariko azaroko alean, zinegotzien eta alkatearen soldata eta alderdien asignazioak azaltzearen arrazoia, ordu-arte plenoan onartu ez izanagatik da. Zuk ordezkatzen duzun alderdiak (PNV-k), besteak beste, ez zituztelako aurreko hilabetera arte, kopuru ekonomiko hauek onartzen (2011ko urriaren 6ko udalbatzan onartu ziren).
Aurreko legegintzaldiko gastuen baitan publikatutako 328.017,06 euroetatik kanpo geratzen dira orain arte alkateordeak udalari suposatu dizkion 66.076 euroak. Besteak beste, zuk ordezkatzen duzun alderdiak, liberazio gehiago onartzen ez duelako, eta egiten diren konparaketak errealak izateagatik, ez dira etorkizunean adostu nahi diren liberazioak datu hauetan kontenplatu, eta, zuzen jokatzearren, ezta orain arteko alkateordearenak ere!!.
Beraz, %23 ko beherapena guztiz erreala da, eta ziur gaude etorkizunean adostu daitezkeen liberazioak kontutan hartuta ere, beherapenak %20ra gerturatuko direla, besteak beste, aurreko legegintzaldiko liberazioen gastuek, bi edo hiru pertsona gehiago lanean edukitzeko aukera ematen dutelako.
Zuek jakingo duzue zergatik publikatu duzuen besteon intentzioen berri hauteskunde kanpainako azken aurreko egunean. Baina hobe zenukete datuak kontrastatzea ezagutzen ez dituzuen intentzio ezkutuak azaleratzen saiatu aurretik. Guk, zorionez, ez dugu horrelako trikimailuen beharrik, gizarteak geroz eta argiago baitu zein den herri honen aitortzarako bidea, nahiz eta batzuek ez ikusiarena egin.
Herritarrei udalean gertatzen den ororen informazio gardena emateko erabakia aspaldi hartua dugu, eta horrexegatik, udalbatzak liberazio berrien inguruan hartu ditzakeen datuen berri ahal bezain azkar eta ozen emango dugu, bai herriaren eta herriarentzat den udal aldizkarian, eta baita egoki ikusten diren gainerako komunikabideetan ere. Besteak beste, herritarrak bere patrikatik ordaintzen duen dirua zertan eta zertarako erabiltzen den jakiteko eskubide osoa duelako.
Beasaingo Udal Gobernua. Koldo Agirre, Mari Mar Celaya, Aitor Larburu, Asier Sarriegi, iñaki Saldaña, Zezilia Herrador eta Unai Baztarrika.