Gutuna: “Goiekiko izendapenaz”
Goiekiko izendapenak egiteko deituta zegoen osoko bilkuraz esan ez direnak izan beharko lukete albiste eta ez, forma kontu hutsetan geratuz, gertatutakoa desitxuratzea. Labur bada ere, kontatu dezagun gertatutakoa. Goiekiko ordezkaritza izendatzeko formula, erakunde horren estatutuetan araututa dago, eta hauteskunde emaitzen proportzioan oinarritzen da. Eskualdeko alderdioi dagokigu banaketa proportzional hori udalez-udal osatzea. Behin hau egin eta eskualde mailan alderdi guztiekin adostu ostean, aurreko astearteko plenora eraman zen gaia. Tramite hutsa zirudiena, Ordiziako udalbatza hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago okertu zen. Hain zuzen ere, PNVko ordezkariak proposamenarekin ados ez zirela esanez eta hau onartu ahal izateko, beste konpromiso batzuk hartu behar genituela eskatuz. Hilabete pasa ostean hau adostu nahirik, eta aurreko ostiraletik proposamen ofiziala euren eskuetan zutelarik, nahiz eta ez ofiziala aspalditik jakin, ez dugu logikoa ikusten hori horrela gauzatzea. Adostu beharrekoa eskualde osoari zegokionez, udalbatza bertan behera uztea baino beste aukerarik ez zegoen, akordio politikoa beste mahai batean gauzatu behar baitzen. Eskualdeko beste pleno batzuk ere ondorioz ez ziren egin, Goiekiren jarduera blokeatu nahirik. Udalbatza ez gauzatzearen arrazoia esan beharrean, une haiek nola pasa zireneko txutxumutxua jartzen da albiste nagusi gisa, Bilduren kudeaketa ridikulizatu nahian. Ez legoke gaizki, zenbait informazio kaleratu aurretik, alde guztiekin kontrastatzea eta benetako albisteari kasu egitea. [...]
Goiekiko izendapenak egiteko deituta zegoen osoko bilkuraz esan ez direnak izan beharko lukete albiste eta ez, forma kontu hutsetan geratuz, gertatutakoa desitxuratzea. Labur bada ere, kontatu dezagun gertatutakoa.
Goiekiko ordezkaritza izendatzeko formula, erakunde horren estatutuetan araututa dago, eta hauteskunde emaitzen proportzioan oinarritzen da. Eskualdeko alderdioi dagokigu banaketa proportzional hori udalez-udal osatzea. Behin hau egin eta eskualde mailan alderdi guztiekin adostu ostean, aurreko astearteko plenora eraman zen gaia.
Tramite hutsa zirudiena, Ordiziako udalbatza hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago okertu zen. Hain zuzen ere, PNVko ordezkariak proposamenarekin ados ez zirela esanez eta hau onartu ahal izateko, beste konpromiso batzuk hartu behar genituela eskatuz. Hilabete pasa ostean hau adostu nahirik, eta aurreko ostiraletik proposamen ofiziala euren eskuetan zutelarik, nahiz eta ez ofiziala aspalditik jakin, ez dugu logikoa ikusten hori horrela gauzatzea.
Adostu beharrekoa eskualde osoari zegokionez, udalbatza bertan behera uztea baino beste aukerarik ez zegoen, akordio politikoa beste mahai batean gauzatu behar baitzen. Eskualdeko beste pleno batzuk ere ondorioz ez ziren egin, Goiekiren jarduera blokeatu nahirik.
Udalbatza ez gauzatzearen arrazoia esan beharrean, une haiek nola pasa zireneko txutxumutxua jartzen da albiste nagusi gisa, Bilduren kudeaketa ridikulizatu nahian. Ez legoke gaizki, zenbait informazio kaleratu aurretik, alde guztiekin kontrastatzea eta benetako albisteari kasu egitea. Gainera, kontuan izan behar da, udalbatza bertan behera uztearen modua kritikatu zutenak, PNVko zinegotziak adibidez, izan zirela udalbatza aurrera eramatea oztopatu zuten protagonista bakarrak.
Akordioa PNVk hautsi zuen, besteak beste maiatzeko hauteskundeetako emaitzak oraindik irentsi ezinik dabiltzalako, eta euren gehiengoak erabiltzeko moduak iraganeko kontuak direlako. Zenbat eta denbora gehiago pasa jarrera horretan, Beasaini kalte handiagoa egingo diote.
Blokeo estrategian korapilatuta daudenek, ez gaituzte gure konpromisoetatik aterako, baina, garai berriari leihoa zabaltzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du Beasaingo Bilduk.
Koldo Agirre, Beasaingo alkatea. Beasaingo Bilduren izenean.