GUTUNA: “Udal aldizkaria aitzakia hartuta” (Bildu)
Oposizioko lau taldeek udal aldizkaria aitzakia hartuta eskaini diguten argazkiaz, honako argibideak eman nahi ditu Bilduk. Lehenik eta behin, oso kuriosoa da oposizio osoa udal aldizkarian eskaini zaien iritziak emateko aukerari uko egiteko elkarturik ikustea. Gure iritziz, udala ordezkatzen duten alderdien egin beharra da herritarrei azaltzea gauzatzen diren proiektu garrantzitsuenen gainean zein iritzi duten eta udalean zein jarrera defendatuko duten. Aurreko gobernuko aldizkarian ez zegoen horrelako aukerarik, eta orain, hori ematea gaizki dagoela eta aldizkariaren helburua perbertitzea dela esatea ulergaitza da edonorentzat. Aldizkaria egiteko hautatze prozesua ez omen zaie gustatzen, Beasaingo enpresarik gonbidatu ez delako. Baina ez dute esaten aurreko aldizkaria egiten zuen enpresa ere ez zela Beasaingoa, jeltzaleek Gipuzkoan zituzten udal gobernu askoren aldizkariak egiten zituztela eta kontratazio prozesurik egin gabe era irregularrean egon zela lanean. Aldizkariaren gaiak aukeratzerakoan ados ez daudela diote, eta hori zilegi da. Hala ere, hau da udal kudeaketan oposizioak inongo ardurarik hartzen ez duen lehen legealdia, behin eta berriz eskaini izan zaien arren. Horrek ezinbestean perspektiba galera dakarkio oposizioari. Azkenik eta oposizioak eskaini digun argazki berri honetaz esango genuke, arduragabekeria dela udalean inongo konpromisorik hartu nahi izan gabe, behin eta berriz boikota eta blokeoaren aldeko hautua egitea. Bildu dute jomuga, baina benetako kaltetuak beasaindarrak [...]
Oposizioko lau taldeek udal aldizkaria aitzakia hartuta eskaini diguten argazkiaz, honako argibideak eman nahi ditu Bilduk.
Lehenik eta behin, oso kuriosoa da oposizio osoa udal aldizkarian eskaini zaien iritziak emateko aukerari uko egiteko elkarturik ikustea. Gure iritziz, udala ordezkatzen duten alderdien egin beharra da herritarrei azaltzea gauzatzen diren proiektu garrantzitsuenen gainean zein iritzi duten eta udalean zein jarrera defendatuko duten. Aurreko gobernuko aldizkarian ez zegoen horrelako aukerarik, eta orain, hori ematea gaizki dagoela eta aldizkariaren helburua perbertitzea dela esatea ulergaitza da edonorentzat.
Aldizkaria egiteko hautatze prozesua ez omen zaie gustatzen, Beasaingo enpresarik gonbidatu ez delako. Baina ez dute esaten aurreko aldizkaria egiten zuen enpresa ere ez zela Beasaingoa, jeltzaleek Gipuzkoan zituzten udal gobernu askoren aldizkariak egiten zituztela eta kontratazio prozesurik egin gabe era irregularrean egon zela lanean.
Aldizkariaren gaiak aukeratzerakoan ados ez daudela diote, eta hori zilegi da. Hala ere, hau da udal kudeaketan oposizioak inongo ardurarik hartzen ez duen lehen legealdia, behin eta berriz eskaini izan zaien arren. Horrek ezinbestean perspektiba galera dakarkio oposizioari.
Azkenik eta oposizioak eskaini digun argazki berri honetaz esango genuke, arduragabekeria dela udalean inongo konpromisorik hartu nahi izan gabe, behin eta berriz boikota eta blokeoaren aldeko hautua egitea. Bildu dute jomuga, baina benetako kaltetuak beasaindarrak dira. Denon artean onartutako aurrekontuen kudeaketan ezin dute okerrik aurkitu eta aipatzen ari garen aitzakia asmatu beharrean daude oposizioaren indarra erakusteko.
Badirudi hauteskunde autonomikoak gainean ditugun honetan, ondorengorako zentsura mozioen zaparrada prestatua dutela Gipuzkoan. Beasainen ere hasi ote dira hauteskundeetan lortu ez zutena beste modu batera eskuratzeko bidea prestatzen? Hori da botere gosea hori!
Bilduren udal taldea (Beasain).