Hipokritak
Juan Mari Begiristain Aranzasti. Lazkao. Patxi Albisu, Inazio Estensoro, Felix Urkola, Ane Irastorza eta Milagros Madrazo jaun-andreak. Idatzi honen bidez hipokrita hitzaren esanahia erakutsi nahi dizuet. Hipokrita da esandakoaren kontrakoa egiten duen...
Juan Mari Begiristain Aranzasti. Lazkao.
Patxi Albisu, Inazio Estensoro, Felix Urkola, Ane Irastorza eta Milagros Madrazo jaun-andreak. Idatzi honen bidez hipokrita hitzaren esanahia erakutsi nahi dizuet. Hipokrita da esandakoaren kontrakoa egiten duena, aurpegi bikoa, itxuratia…
Ez zait iruditzen ekologiari buruzko leziorik emateko inor zaretenik. Gogoratu erraustegi baten alde egiten ari zaretela eta, oraingoz behintzat, ez duzue berau ekiditeko alternatibarik edo ordezko biderik planteatu. Ez al da EAJ «negozio» bila ibiliko besteei ekologistak izateko eskatzen dien bitartean? Bestalde, zorionak eman nahi dizkizuet egindako buzonadarengatik. Benetan sorpresa atsegina hartu genuen halako «txokolate tintaz egindako olata» goxoak banatu zenituztenean. Gainontzeko alderdi eta erakunde publikoek zuengandik asko ikasteko dute ekologiari dagokionean.
Bukatzeko, mesedez, gezur gehiago ez esateko eskatu nahiko nizueke. Azkenean, zuen gezurrak sinisten bukatu behar duzue eta.