Hipokritak?
Patxi Albisu, Inazio Estensoro, Ane Irastortza, Milagros Madrazo, Felix Urkola (EAJko zinegotziak). Lazkao. Hiru aste pasa dira Lazkaoko hormetan idatzi anonimo bat itsatsita agertu zenetik. Zaborren inguruan da (nola ez!), eta EAJ/PNV, PP eta PSE alderdiei irainak bideratzeko erabili da. «Hipokritak» omen gara. Ez gara testuaren edukiari buruz ariko. Edo bai, neurri batean behintzat. Izan ere, deigarria da idatzi honekin herria papereztatu dutenen jarrera. Hau da, euren burua ekologista eredugarritzat jotzen duten hauek, ez dakite ekologia eta zaborraren arteko loturan lehenengo betebeharra kontsumoa gutxitzea dela? Kasu honetan, papera eta tinta gutxitzea. Ez al dira ereduarekin predikatzen hasi beharko liratekeen lehenengoak? Gauza bera esan daiteke Kutxabankeko horman, Infantaduko Jauregiko itxituran eta Uhaitz kaleko oinezkoen zubian jarritako kartel erraldoiei buruz. Edukiontzi marroia erabili nahi dugunoi zerbait (zer?) ezkutatzen dugula leporatzen digute. Kutxabanken, atez ateko sistemaren aurka firma bilketa justu hantxe hasi behar zela iragarri zenean jarri zen pankarta. Kasu honetan ere deigarriak dira hainbat puntu. Lehenengo, erabilitako materialak. Plastikoa eta tinta. Plastikoa birzikla daiteke, baina erabilitako tintak (oso kutsakorra) ia birzikla ezina egiten du. Bigarren, hizkuntzaren erabilera. Lehenengo pankartak gaztelania hutsean zeuden. Konpondu zuten gero deskuidoa, hori bai. Eta, azkenik, pankarten neurri fisikoak. Kutxabanken jarritakoak horma osoa okupatzen zuen. Gune hori hainbat [...]
Patxi Albisu, Inazio Estensoro, Ane Irastortza, Milagros Madrazo, Felix Urkola (EAJko zinegotziak). Lazkao.
Hiru aste pasa dira Lazkaoko hormetan idatzi anonimo bat itsatsita agertu zenetik. Zaborren inguruan da (nola ez!), eta EAJ/PNV, PP eta PSE alderdiei irainak bideratzeko erabili da. «Hipokritak» omen gara.
Ez gara testuaren edukiari buruz ariko. Edo bai, neurri batean behintzat. Izan ere, deigarria da idatzi honekin herria papereztatu dutenen jarrera. Hau da, euren burua ekologista eredugarritzat jotzen duten hauek, ez dakite ekologia eta zaborraren arteko loturan lehenengo betebeharra kontsumoa gutxitzea dela? Kasu honetan, papera eta tinta gutxitzea. Ez al dira ereduarekin predikatzen hasi beharko liratekeen lehenengoak?
Gauza bera esan daiteke Kutxabankeko horman, Infantaduko Jauregiko itxituran eta Uhaitz kaleko oinezkoen zubian jarritako kartel erraldoiei buruz. Edukiontzi marroia erabili nahi dugunoi zerbait (zer?) ezkutatzen dugula leporatzen digute. Kutxabanken, atez ateko sistemaren aurka firma bilketa justu hantxe hasi behar zela iragarri zenean jarri zen pankarta.
Kasu honetan ere deigarriak dira hainbat puntu. Lehenengo, erabilitako materialak. Plastikoa eta tinta. Plastikoa birzikla daiteke, baina erabilitako tintak (oso kutsakorra) ia birzikla ezina egiten du. Bigarren, hizkuntzaren erabilera. Lehenengo pankartak gaztelania hutsean zeuden. Konpondu zuten gero deskuidoa, hori bai. Eta, azkenik, pankarten neurri fisikoak. Kutxabanken jarritakoak horma osoa okupatzen zuen. Gune hori hainbat elkarte eta eragilek ere erabiltzen dute euren ekimenak ezagutzera emateko. Beraz, errespeturik ez, ez ingurumenari, ez euskarari, ez informazioa emateko besteen eskubideari, ezta atez atekoaren kontra (eta birziklapenaren alde) sinatu nahi zutenen adierazpen askatasunari ere.
Hori dena kontuan hartuta, neurriak hartzeko eskatu diogu udalari. Mehatxu anonimorik edo irainik ez onartzeko herriko hormetan; herritar guztion adierazpen eta informazio eskubideak errespetarazteko; euskararen erabilera bultza dezala komunikazio euskarri horietan ere, eta, noski, ingurumen irizpideak ezartzeko: tindatutako plastikorik ez eta paper gutxiago, kasu.
Hausnarketa eskaera egin dugu eta, printzipioz, erantzun positiboa izan dugula ulertu dugu. Badakigu forma emateko denbora beharko dela. Baina uste dugu alkateak ez lukeela zalantzarik izan behar, euskara baztertuz eta ingurumena errespetatu gabe, iraintzeko herri osoan zabaldu den anonimoa erretirarazteko zabaldu eta lehenengo egunean bertan.
Eta euren burua ekologista paregabetzat jotzen duten horiei, esandakoa: hasi etxetik!