Ilunari aurre egiteko: argi gorria
Piztu dira kaleak, baina ez gaitzatela itsutu argiek. Urteko azken egunok oparotasun eta zoriontasunez mozorrotzen diren arren, ezin atzean utzi urteak utzitako ilunak. Aurten gutxienez, bost emakume izan dira erailak Euskal Herrian, eta kontaezinak dira euren etxeak kartzela bilakatzen zaizkien emakumeen kasuak. Eta nork ez ditu gogoan, tabernak piztiz beteriko kaiola bilakatzen zaizkigun gauak. Norma kultural matxistak eraginda, indarkeria matxista aurpegi berriak garatzen ari da, eta kasuek ere gora egiten jarraitzen dute etengabe, kaleetan kontrako ustea zabaldu den arren..
Baina, nola egingo diogu aurre guzti honi?
Piztu dezagun iluntasun ezkor honi aurre egiteko dugun aukera bakarra. Emakume langileok argi gorriz eraiki behar dugu gaurdanik gure etorkizuna. Sozialismoaren aldeko eraikuntzan jardungo dugu gaurdanik, alegia. Horretarako, zapalkuntzei erantzuteko babesa antolatzen jarraituko dugu, zapalkuntzarik gabeko gizarte bat ipar. Horren erakusle, hileko azken asteartero 17:00etatik 19:00etara Goierriko Zentro Sozialistan eskaintzen dugun babes bulego zerbitzua, zeinak indarkeria matxista kasuei aurre egitea duen xede. Guztion ardura da honi aurre egitea, batu antolakuntzara.