Munilae filius
Gaur goizean [herenegun] San Prudentzio ospatu dugu Lazkaon. Parroko jaunak «yo soy el Párroco» aitorpena eginez. Beste apaiz bat, Lazkaoko semea, erretiratua, zegoen deitua, gure —nire eta haren— ustez meza presiditzeko eta hitzaldia egiteko deitua. Ni Prudentzioren ermita horretan ari naizen urte guztietan (eta asko dira jada), sermolariak presiditu izan du meza.
Gaur ere, Joantxo apaiza garaiz etorri da; biok hitz egin dugu nola egin mezaren ibilbidea. Prestatu da meza emateko Joantxo hori. Ondoren, etorri da parrokoa, prozesioan; joan da sakristiara, eta Joantxori kasuila kenarazi dio; parrokoak berak presiditu du meza; Joantxok egin du sermoia.
«Yo soy el párroko»-a kontentu gelditu da nonbait. Atzo [igandean] bi aita santuen kanonizazioan izan zen parroko hori. Haiengandik ikasitako jokabidea nonbait. Munilaren hariko seme peto-petoa.
Dionisio Amundarain (Lazkao)