Ordiziako Euskal Jaiak, Odolki eta Gastronomia txapelketen birpentsatzea
45 urte dira gogoz beteriko gazte talde bat aspaldi ontzen ari zen elkarte edo txoko bat sortzeko ideia eta proiektua itxura hartzen hasi zela. Izerdi gaztea herriko jardueran, xumetasunez, ideia berriak plazaratzeko asmoz.
Garai hartan Ordiziak bazituen antzeko beste elkarte batzuk, kirol munduari lotuak batez ere: Txapel Gorri, Pilotazale, Boxing, Itxaropena, Mendizaleak… Larrun-Arriren sorkuntzak elkarteen eskaintza aberatsa handitu zuen, herrira ideia berriak eta izpiritu berritzailea ekarriz eta mota guztietako ekitaldi kulturalak eta gastronomikoak antolatuz, hala nola, eskusoinu lehiaketa, korua, lehiaketa gastronomikoa eta odolki dastaketa Euskal Festetan… batzuk aipatzearren.
Baina aisialdia eta kultura ulertzeko modua aldatu egiten da, eta Larrun-Arri ere aldaketa horietara egokitu behar izan da. Ekitaldi horietako batzuk jada ez dira egiten. Pandemiaren urteek ekitaldi gastronomikoen gainbehera ekarri zuten. Orain Goierriko odolki onenaren lehiaketa/dastaketari eta gastronomia txapelketari iritsi zaie ordua. Baina ezin ditugu aipatu gabe utzi bazkideak, dendak, elkarte gastronomikoak, udala, mankomunitatea, babesleak, epaimahaiak… Gure esker ona helarazi behar diegu. Zuek gabe ezin izango genituen ekintza horiek guztiak burutu.
Horregatik guztiagatik, guztioi, bihotz-bihotzez, eskerrik asko.