Ormaiztegiko bake-epailearen eskerrak
Eliodoro Etxeberria • Ormaiztegiko bake-epailea Bake-epailea izateari uzten diot ia 23 urteren ondoren, eta barkamena eskatzen diet zerbaitetan min egin diedan pertsona guztiei. Lasai noa, ordea, betebehar guztiak eginda noalako: bizi-agiriak, jaiotzak, ezkontzak, heriotzak, adiskidetze-ongintzak eta falten epaiketak. Herri guztiari eskerrak ematen dizkiot nirekin eduki dute jarrera onagatik. 23 urte hauetan egon diren alkateei ere eskerrak ematen dizkiet. Beste herrietako bake-epaileei ere eskerrak eman behar dizkiet, asko lagundu didatelako, baina batez ere Pepe Aslari (Beasaingo bake-epaile izana) eta Katiri (Beasaingo idazkaria) eman nahi dizkiet eskerrak. Baita beste hainbat bake epaileri ere: Jose Garmendiari, eta Ordiziako Juanitori, Ataungo, Idiazabalgo, Mutiloako, Segurako, Ibarrako, Gazteluko eta Oñatiko (Gipuzkoa) bake-epaile izan zenari ere. Baita Andoaingo, Zarautzeko, Orioko, Elgetako, Legazpiko, Ondarroako eta Zumarragako bake-epaileei ere. Eskerrak ematen dizkiet baita, Ormaiztegin bake-epaile izan naizen 23 urte hauetan eduki ditudan idazkari guztiei ere: Jasone (orain Gabiriako idazkaria dena), Amaia Cuellar, Pili Garmendia eta, azkenik, Izaskuni, bera izan baita nirekin batera lan gehien lan egin duen idazkaria. Eskerrak ormaiztegiar guztiei ere, eta nire partez bake-epaile sartu behar duenari ere bai. Jakin dezazula ni hemen nagoen bitartean lagun bat edukiko duzula, eta aurrerantzean epaitegietan edo beste edonon laguntza behar baduzu jakizu hemen izango nauzula, edozertan laguntzeko prest. Denez agurtzen [...]
Eliodoro Etxeberria • Ormaiztegiko bake-epailea
Bake-epailea izateari uzten diot ia 23 urteren ondoren, eta barkamena eskatzen diet zerbaitetan min egin diedan pertsona guztiei. Lasai noa, ordea, betebehar guztiak eginda noalako: bizi-agiriak, jaiotzak, ezkontzak, heriotzak, adiskidetze-ongintzak eta falten epaiketak.
Herri guztiari eskerrak ematen dizkiot nirekin eduki dute jarrera onagatik. 23 urte hauetan egon diren alkateei ere eskerrak ematen dizkiet.
Beste herrietako bake-epaileei ere eskerrak eman behar dizkiet, asko lagundu didatelako, baina batez ere Pepe Aslari (Beasaingo bake-epaile izana) eta Katiri (Beasaingo idazkaria) eman nahi dizkiet eskerrak. Baita beste hainbat bake epaileri ere: Jose Garmendiari, eta Ordiziako Juanitori, Ataungo, Idiazabalgo, Mutiloako, Segurako, Ibarrako, Gazteluko eta Oñatiko (Gipuzkoa) bake-epaile izan zenari ere. Baita Andoaingo, Zarautzeko, Orioko, Elgetako, Legazpiko, Ondarroako eta Zumarragako bake-epaileei ere.
Eskerrak ematen dizkiet baita, Ormaiztegin bake-epaile izan naizen 23 urte hauetan eduki ditudan idazkari guztiei ere: Jasone (orain Gabiriako idazkaria dena), Amaia Cuellar, Pili Garmendia eta, azkenik, Izaskuni, bera izan baita nirekin batera lan gehien lan egin duen idazkaria.
Eskerrak ormaiztegiar guztiei ere, eta nire partez bake-epaile sartu behar duenari ere bai. Jakin dezazula ni hemen nagoen bitartean lagun bat edukiko duzula, eta aurrerantzean epaitegietan edo beste edonon laguntza behar baduzu jakizu hemen izango nauzula, edozertan laguntzeko prest.
Denez agurtzen naiz.
Eskerrik asko.













