Osasuna eta erraustegia hitzaldia gaur Igartzan
Goierriko hiru erizainek eta mediku batek bidalitako gutuna, erraustegiaren inguruan.

Honako gonbidapena luzatzen dizuegun osasun arloan lan egiten dugun profesional talde bat gaituzue. Herritarren osasuna ardatz bezala hartuz, eta dagokigun ardurari erantzuna eman nahian Osasuna eta erraustegia hitzaldiari gure babesa eman nahi diogu.
Gai hau aipatzerakoan zenbait galdera datozkigu burura… Gu eta gure familiak salbu al gaude erraustegiarekin? Minbiziak? Ze ikerketa daude honen inguruan?
OEIT (Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea) taldeko Marta Barandiaran eta Eñaut Agirre medikuak etorriko dira gu informatzera gaur, uztailak 5, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Igartzako jauregira.
Denon ardura delako etor zaitez eta zure iritzi propioa egin ezazu.
Sinatzaileak:
–Arantxa Esnaola (Erizaina)
–Argiñe Zurutuza (Erizaina)
–Eider Murgiondo (Erizaina)
–Uxune Apalategi (Medikua)