Enpresa Ekimen Berrien XVII. Sari banaketako artikulua irakurri eta barrua sutan jartzea bat izan dira. Sustatzailearen irudia bultzatu eta bailaran lana eta aberastasuna sortzea hartzen omen da kontutan lehiaketa honetan. Eta zer da eta 3.000 euroko bigarren saria Ekiliten sustatzaileentzat izan da: Unai Sanz, Bittor Bolinaga, Iker Ayerbe, Javier Sanz, Miguel Perez eta Jon Aldazabal.
Memoria motza omen da eta hona hemen bai adibide bat. Ahaztu zaigu dagoeneko Unai Sanzek eta Iker Ayerbek gestionatutako IKENA 2001, SL enpresak (Javier Sanz eta Miguel Perez enpresa horretako langileak eta Jon Aldazabal abokatu lanak egiten zizkiena) Goierri eta Gipuzkoa mailako enpresa txiki asko nola utzi dituen?
Ba gogoratzen dizuet: askok itxi egin behar izan dute, eta beste asko, esfortzu handiz, utzitako zuloari buelta eman nahian dabiltza. Eta IKENA 2001 enpresarekin etxea egin edo berritu nahian zebilen jendea? Ba batzuk dirua IKENAri eman eta obra burutu gabe daude eta beste asko etxea egiteagatik diru guztia ordaindu eta berriro ere kantitate handiak ordaintzen ari dira. Eta guzti hau duela urte bete eskas izan da.
Gogoratu, orain sarituak izan diren Unai Sanzen eta Iker Ayerben gestiopean egon den IKENA 2001, «hartzekodun lehiaketa» batean dagoela murgilduta (727/2013, 2013/07/29), 251 enpresa hartzekodun utzita, guztira 4.073.573,99 €-ko zorrarekin. Ahazteko moduko zifrak!
Eta hartzekodun enpresa hauetako batzuk, 2014ko urtarrilean, konkurtso hori errudun izatea eskatu dute eta oraindik epaileak ez du erabakirik argitaratu.
Eta hala ere, ezer gertatu izan ez balitz bezala, enpresa berri baten proiektuan sarituak? Ze gizarte klasetan bizi gara? Zintzo ordaintzen duena zapaltzen eta horrelako zuloak egiten dituztenak saritzen?
Bejon deigula!
San Juan A30.6, S.COOP (F75037390);
Carpinteria Atari SL (B20098109);
Carpinteria Metalica Garz SL (B20793840);
Teilatugain SL (B20949582),
Txinpartako administratzaile ohiak (B20691408);
Peio Gurrutxaga Zendoia (15.225.604H – Carpinteria Gurrutxaga).