Idiazabal

Osasuna

Goierriko adingabeen odolean konposatu kimikoen presentzia berretsi du EHUren ikerketa batek

Azterketarekin ondorioztatu dute "ez dutela arrisku larririk eragiten osasunerako, baina zaintza indartzeko premiaz" ohartarazi dute.

San Migel jaiak

Altzagan San Migel jaiak ospatuko dituzte ostiralean hasita

Irailaren 26tik 29ra bitartean ekintza ugari antolatu dituzte. Larunbat gauerako autobusak antolatu dituzte.

Mendi irteera

Aizkorpeko bost herriak Zerainen elkarturik

Zerain, Idiazabal, Segura, Zegama eta Mutiloak Bost Herrien arteko ibilaldia egin dute gaur Zerainen. Oamendira joan-etorria egin dute Zeraingo plazatik. Ondoren, bazkaria egingo dute Liztormendi elkartean.

Gobernantza

2025-26 epealdiko proiektu estrategikoen berri eman du Goierri Barnetikek

Asteartean Goiekiren egoitzan egindako ekitaldian eman dute urtarriletik egindakoaren berri. Bulego tekniko baten definizioa eta rolen esleipenaren berri eman dute. 2025-26rako proiektu estrategikoak eta aurrekontu-plangintza iragarri dituzte.

Izaro Villarreal
Mendi irteera

Zerain, harriaren ustiategia

Hamargarren urtez egingo dute Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako mendizaleek Bost Herrien Arteko ibilbidea larunbat honetan. Zeraingo mendietako ondarea izango dute aurten helburu.

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Arkitekturaren bidez, ondarea herritarren eskura ipiniko dute

Ondarearen Europako Jardunaldiak hastear dira Goierrin. Goierriko hamabi herritan izango dira jardunaldiak. Beasainen, Igartzako maketa lehiaketa abiatu dute, hiru kategoriatan.

Jubilatuek ekintzaz beteriko egunak dituzte zenbait herritan

Jubilatuen asteak dituzte Zaldibian eta Legorretan aste honetan. Seguran adinekoen eguna ospatuko dute igandean, eta Ataunen urriaren 2an.

Izaro Villarreal
Mendi lasterketa

Axari trail mendi lasterketa bideoan

Giro paregabean eta kirol maila bikainarekin jokatu da XII. Axari Trail-Mikel Garmendiaren oroimenezkoa. Albiste barruan ikus dezakezue lasterketaren laburpen bideoa.

Iñaki Gurrutxaga
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

San Joan jaiak Olaberrian eta Seguran, auzo-festak Ataunen, Legazpin eta Ordizian, Tenpora taldea Lazkaon, San Joan bezperako suak Goierriko herri guztietan, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
Garraioa

Unibertsitatera joateko autobusa antolatzeko deia

Datorren ikasturtean Donostiara Unibertsitatera joateko autobusa antolatzeko bilera Beasaingo Txindoki institutuan izango da, hilaren 25ean.

Antzerkia
Musika emanaldiak

Toberako ikasleen ikasturte amaierako jaialdiak bihar eta etzi

Zegaman egingo dute lehenengo saioa bihar arratsaldean, eta etzi, Seguran bigarrena. Idiazabalgo jaialdia ekainaren 26an izango da.

Izalbiraren ikasturte amaierako irteera ekainaren 25ean

Beasaingo azokara egingo dute irteera. Ekimenean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da ekainaren 17rako.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' Ataunen, Lin Ton Taun eta Tapia eta Leturia Zumarragan, Alurr dantza taldearen 'Laia' ikuskizuna Zaldibian, Urrupen 'El parto' antzezlana Beasainen, Gazte egunak Itsasondon eta Ormaiztegin, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Antzerkiak Zumarragan eta Beasainen, Hegialdeko jaiak Legazpin, Aramako I. Trikitixa Jaialdia, bertsolariak Itsasondon, dantza emanaldi ugari, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
Topaketa

Goierriko, Sakanako eta Lautada Ernaiko gazteen topaketa

Ekainaren 8an 'Gazteok lurraren defentsan' jardunaldia egingo dute Urdiainen (Nafarroa). Arratsalde-gaueko egitaraua antolatu dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa