
Industrian, hezkuntzan eta administrazio publikoan sumatu dira batez ere grebaren ondorioak. Tokian tokian, hainbat denda eta taberna irekita daude, baita saltoki handi gehienak ere.

Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea eskatuz, greba orokorra egiten ari dira gaur. Goizean goizetik, piketeak izan dira lantegi inguruetan.

Martxoaren 17rako hainbat sindikatuk deitutako Greba Orokor deialdiarekin bat egin dute, eta biharko egunkaririk ere ez dute egingo.

Bigarren postuan Xabier Lujua eta Jesus Estrada gelditu dira, eta Aitzol Apalantza-Arale Agirre hirugarren. Euriak baldintzatu du proba.

The Inmigrant Times proiektuak sortutako Solidarity Prize sarirako hautagaia da Legazpi. Europako zein Ipar Amerikako beste herri eta hiri batzuk ere izendatuta daude sarirako. Orain bozketa fasea dago irekita, eta edonork bozka dezake Legazpiren alde, mezu elektroniko bat bidalita.

2026ko San Prudentzio Jaiak apirilaren 23tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2an eta 8tik 10era.

Bihar, autoen egiaztapenak egingo dituzte, 17:30ean. Rallyesprinta larunbatean izango da, eta 10:00etan hasiko da. Lasterketarekin lortzen duten dirua Lazkaoko Ikastolari emango diote Kilometroak antolatzen laguntzeko. Albistean, partaideen zerrenda; tartean hemezortzi goierritar.

Berastegin jokatu dute lehen karrera Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko harrobikoek.

Jaialdiaren ondorengo bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.

'Irabazi arte!' telesailaren lehen kapitulua zortzi herritan, kontzertuak Beasainen, Lazkaon, Legorretan eta Urretxun, antzezlanak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Osinalde elkartean jokatuko da, bihar. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu behar ditu.

Uemako kide diren Ataun, Ezkio, Gabiria, Idiazabal, Legorreta, Segura, Zaldibia eta Zegama herrietan emango dute ostiraletik igandera bitartean.

Martxoaren 16an izango dira Eskolarteko 37. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak Gipuzkoako bost herritan, tartean Ormaiztegin.

Asteasuko preso eta iheslari ohiak kartzelan egon zen bitartean alabarekin izan zuen harremanaz hitz egingo du.

Gaur 18:30ean Beasaingo Erauskin plazan eta 19:00etan Ordiziako plazan antolatu dituzte protestak koordinadora feministek. Bihar, Lazkaon elkartuko dira, 13:00etan.

Urretxu-Zumarragako arte eszenikoen zikloaren hasiera, Kukai dantza taldearen 'Txalaparta' ikuskizuna Beasainen. 'Go!azen' musikala Ordizian, Hizpideren agur kontzertua Seguran, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
