Haur-Minbiziaren ikerketari laguntzeko edateko txokolatea
Otsailaren 15a Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna izan zen. Horregatik hainbat ekitaldi solidario burutu ziren aurreko egunetan. Horietako bat, SUPER H elkarte gipuzkoarrak bultzatuta, nahiz eta ideia Kataluiniako den: haur minbiziaren ikerkuntzaren alde gure ikastolan "txokolatada" solidarioa antolatzea, "Zikindu zaitez!!" lemarekin. San Beniton, otsailaren 14ean, DBH3ko ikasleak izan ziren ekimen honen antolatzaileak. Iztueta baserrikoek lagunduta txokolate goxo-goxoa prestatu zuten eta ikasleen harrera ikaragarria izan zen, 400€ lortu zituztelarik. Hauek bai ederki zikindu zirela haur hauen alde!