50. urteurrena Solasaldia.
Maiatzaren 16an, asteazkena, Latxartegi aretoan 50. urteurrenaren inguruko ekitaldi bat izango da. Solasaldi formatua izango du eta ikastolaren lehena, oraina eta geroa irudikatzeko asmoz hainbat partaidek(guraso, langile, ikasle...) gai baten inguruko elkarrizketa informala burutuko dugu taldeka. Guztira 4-5 une aukeratu dira eta bata bestearen ondoren landuko ditugu 10-15 minutu dedikatuta bakoitzari. Ekitaldia 7:00etan hasiko da eta 8:15ean bukatzea aurreikusten dugu. Ekitaldi irekia da, parte hartu nahi duen edozeinentzat.