Ikastolen 2017-18 ikasturtearen hasiera ekitaldia
Irailaren 30ean ospatu zuten ikastolek 2017-18 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Bertan aurkeztu ziren ikastolok aurtengo ikasturterako ditugun erronkak (hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta hezkuntza itun bat lortzea), eta azken lau urteotan 50 urte bete dituzten edo ikasturte honetan beteko dituzten 27 ikastola omendu ziren, Haztegi Ikastola barne. Lazkaoko oin arin dantza taldeak hiru dantza eskaini zituen. Ekitaldia Kike Amonarriz aurkezleak gidatu zuen. EKITALDIAREN BIDEOAK