AMPO Ordizia – Aldro Independiente Santander
Kopako finalerdietako atsedenaren ondoren, Heineken liga bueltan da igande honetan Altamiran 12:00etan Ampo Ordizia eta Santanderko Aldro Independienteren artean jokatuko den partiduarekin. Ordiziarrak denboraldiko momentu indartsuenean daude, liderra izandako Sanitas Alcobendasi Madrilen irabazita eta bigarren itzuli honetan porrotik izan ez eta. Sailkapenean seigarren postuak daude une honetan kantabriarrak, 35 punturekin. Play-off fasea jokatzeko aukera izango... Read More
Kopako finalerdietako atsedenaren ondoren, Heineken liga bueltan da igande honetan Altamiran 12:00etan Ampo Ordizia eta Santanderko Aldro Independienteren artean jokatuko den partiduarekin. Ordiziarrak denboraldiko momentu indartsuenean daude, liderra izandako Sanitas Alcobendasi Madrilen irabazita eta bigarren itzuli honetan porrotik izan ez eta.
Sailkapenean seigarren postuak daude une honetan kantabriarrak, 35 punturekin. Play-off fasea jokatzeko aukera izango lukete postuari eutsiz gero. Marotias-Garmendia entrenatzaileen taldea laugarren tokian dago, 44 puntuekin. Aste honetan goierritarrek irabazten badute, Santanderkoak hiru partidu adina urrunduko dituzte. Kantabrian jokatutakoa ordiziarrek galdu egin zuten 27 eta 26 eta etxekoek gogoan izango dute emaitza hari buelta emateko.
Bi taldeen artean jokatu ohi diren partiduetan tanto asko egin dira, Heineken ligako puntuatzaile hoberenak jokatzen baitute: Mariano Ezequiel Aldrorekin eta Agustin Cruz Amporekin. Igande honetan eguraldi txarra aurreikusten denez, beharrezkoak izango dira irabazteko hankarekin ondo jokatzea, lan asko egitea eta zigor kolpeak ekiditea. Ordiziako galazko XV-ekoa jokatzeko prest dago, erizain gela hutsik baitago.
Igandean sarrerarekin edota bazkidetza txartelarekin batera gerturatzen direnei zenbaki bana emango zaie, eguberrietako saskirako prestatu eta eman ez zen saskiko bigarren lotearen zozketarako. Ohiko errifarako txartelak ere salduko dira.