AMPO Ordizia – La Vila Rugby
Altamiran Ohorezko mailako errugbia ikusi gabe bost aste pasa ondoren, bueltan da Heineken liga igande honetan. Ampo Ordizia eta La Vila Rugby taldeak aurrez aurre izango dira 12:00etan. Fase erregularra azken txanpan da eta hiru jardunaldi besterik ez dira falta amaitzeko: horietako bi Altamiran jokatuko dira. Une honetan Marotias-Garmendiaren jokalariak sailkapeneko laugarren tokian daude 57... Read More
Altamiran Ohorezko mailako errugbia ikusi gabe bost aste pasa ondoren, bueltan da Heineken liga igande honetan. Ampo Ordizia eta La Vila Rugby taldeak aurrez aurre izango dira 12:00etan. Fase erregularra azken txanpan da eta hiru jardunaldi besterik ez dira falta amaitzeko: horietako bi Altamiran jokatuko dira.
Une honetan Marotias-Garmendiaren jokalariak sailkapeneko laugarren tokian daude 57 punturekin. Garaipena lortuta, matematikoki bosgarren tokia bermatuta dute. Baina gehiago nahi dute, hau da, une honetan duten laugarren plaza lotu nahi dute finalerako play off faseko laurdeneko partidua etxean jokatu ahal izateko. Hori aste honetan gertatzeko, partidua irabazi eta Burgosko Aparejadores taldeak galdu egin behar du Barcelonaren kontra duen partidua.
Dena dela, La Vilakoak puntuak lortzeko helburuarekin etorriko dira jaitsierako gunetik irteteko. Gune horretara erori da baita Cisneros taldea, aurreko asteburuan Amporen kontra galdu eta azkeneko postuetan zeuden taldeek euren partiduak irabazita.
Ampo Ordiziak aurreko larunbatean egindako jokoarekin jarraitu behar du. Batez ere defentsako lanetan, kontzentrazioa mantenduta garaipenak ezingo du alde egin eta.
Fernando Lope pilierrak ezingo du partidua jokatu hiru txartel hori pilatuta izateagatik.