AMPO Ordizia – UBU Colina Clinic Aparejadores Burgos
Igande honetan ere errugbiko Ohorezko Heineken ligako partidua jokatuko da Altamiran, 12:00etan hasita. Oraingoa Burgoseko Ubu Colina Clinic Aparejadoresen kontra izango da. Goierriko taldea, nahiz eta pasa den igandean Santanderren aurka berdindu, sailkapeneko laugarren tokian finkatu da, 46 puntuekin. Seigarren tokian dago eta liga irabazteko play-offerako aukera duen Aparejadoresek baino 7 puntu gehiago dituzte ordiziarrek.... Read More
Igande honetan ere errugbiko Ohorezko Heineken ligako partidua jokatuko da Altamiran, 12:00etan hasita. Oraingoa Burgoseko Ubu Colina Clinic Aparejadoresen kontra izango da. Goierriko taldea, nahiz eta pasa den igandean Santanderren aurka berdindu, sailkapeneko laugarren tokian finkatu da, 46 puntuekin. Seigarren tokian dago eta liga irabazteko play-offerako aukera duen Aparejadoresek baino 7 puntu gehiago dituzte ordiziarrek.
Goreneko mailara denboraldi honetan igo da Burgosko taldea, baina iritsi berria izan arren goiko postuetara begira dago. Asko eta ondo indartu zen udako kanpainan Ohorezko mailari aurre egiteko, baina neguko merkatuan Emiliano Calle joko-irekitzailea galdu du. Callek Espainiako estatuko selekzioarekin debutatu du eta Britainia Handira bidaiatu du orain, han aritzeko asmoz.
Lehen itzulian jokatutako neurketan Ampok irabazi zuen 30 eta 47 emaitzarekin. Baina honek ez du esan nahi berriz garaipena lortzea erraza izango denik. Iragarritako eguraldia eta aurkaria erakusten den maila ikusita, lanerako prest egon beharko dira jokalariak.
Marotias-Garmendia entrenatzaileen zalantzen zerrendan daude Aitzol Garmendia eta Sio Moala aurrelariak eta aurreko igandean lesionatu ziren Imanol Aldanondo eta Joubert Engelbrecht erdilariak.