Kawa Leaumak eta Joubert Engelbecht-ek Ordiziarekin kontratuak berritu dituzte
Denboraldia amaitzear dagoenean, Ordizia Rugbyrentzat iristear dagoen asteburu handiaren (Ohorezko mailako final laurdena, Ohorezko B mailara igoerako final laurdena, 18 eta 16 urtez azpikoen taldeen Euskal Ligako finalerdiak) bezperan klubak atseginez iragarri nahi du Kawa Leauma eta Joubert Engelbecht jokalariek euren kontratuak berritu dituztela datorren denboraldian taldean jarraitzeko. Onarpen prozesua azkar egin da. Klubeko zuzendaritza... Read More
Denboraldia amaitzear dagoenean, Ordizia Rugbyrentzat iristear dagoen asteburu handiaren (Ohorezko mailako final laurdena, Ohorezko B mailara igoerako final laurdena, 18 eta 16 urtez azpikoen taldeen Euskal Ligako finalerdiak) bezperan klubak atseginez iragarri nahi du Kawa Leauma eta Joubert Engelbecht jokalariek euren kontratuak berritu dituztela datorren denboraldian taldean jarraitzeko.
Onarpen prozesua azkar egin da. Klubeko zuzendaritza teknikoak bi jokalariek gurekin jarraitzeko zalantzarik ez du izan. Izan ere, 2018/2019ko ligaren hasieran iritsi eta gurekin egin dituzten zortzi hilabeteetan taldearen jokoarentzat oinarrizko jokalariak egin dira. Eta hasieratik Ordizian jarraitzeko nahia agertu dute bigarren lerroko Leauma erdilariak nahiz Engelbecht erdilari hegoafrikarrak.
Igandean Altamiran ikusiko ditugu berriz, gure taldea finalerdietara iritsi eta, posible balitz, lehenengoz ligako finala jokatzeko pausu batera egoteko lehian.