ARGAZKIGINTZA LEHIAKETA
ORDIZIAKO AZOKAN”, 2. ARGAZKI LEHIAKETA
‘Ordiziako azokan’ lemapean 2. argazki lehiaketa antolatu du Ordiziako Udalak. “Bizitza Ordiziako Azokan” da gaia. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30 izango da. Edozein argazkilari aurkez daiteke, ez dago mugarik, eta izen ematea doakoa da
Txuri beltzezko eta koloreko paperean aurkez daitezke lanak. Paperaren neurria gehienez 24x30 zmkoa izango da eta argazkia 30x40zm-ko kartoi passpartout kartoian ipinita aurkeztuko da. Irudia euskarri digitalean (gutxieneko bereizmena 4,5 MB),. Soilik aparteko gutunazal batean lanaren izenburua eta egilearen izena, helbidea eta harremanetarako telefonoa azaldu behar dira. Egile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Lanak Ordiziako D'Elikatuz zentrora eraman daitezke, Santa Maria-Andre Maria kaleko 24 zenbakira, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edo ondorengo helbidera bidali:
D’Elikatuz zentroa
Erref. Argazkiak azoka
Santa Maria-Andre Maria kalea, 24 zbkia., Ordizia (Gipuzkoa)
20240 PK
Epaimahaikideen erabakia Azaroaren 2tik aurrera jakinaraziko da www.ordiziakoazoka.com web gunean eta komunikabideetan. Irabazleren batekin harremanetan jartzea ezinezkoa denean, boto gehien jaso dituen hurrengo argazkiak jasoko du saria.
2011ko azaroaren 30etik erakusketa ipiniko da Ordiziako Santa Maria-Andre Maria kaleko D'elikatuz zentroan eta erakusketa amaitzean lan guztiak itzuliko dira sarituak izan ezik.
Epaimahai “Foto Josetxo Marin”, “Foto Ordizia” , eta “Ikatz imagina”ko ordezkariek, Ortzadar argazkigintza elkarteko kide batek eta Ordiziako azokako bi batzordekidek osatuko dute.
Sariak honakoak izango dira:
1. Garaikurra + 400 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
100 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
2. Garaikurra + 300 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
75 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
3. Garaikurra + 200 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
50 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
4. 100 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
30 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
5. 100 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
30 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
6. 100 €ko opari-txekea argazkigintzako produktuetan
30 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
7. 30 €ko erosketa-balea Ordizian merkataritza elkartean
Afari-balea 2 pertsonentzat
8. Afari-balea 2 pertsonentzat
Antolakuntzak jasotako argazkiak Ordiziako Udalak burutzen duen edozein ekintza edo ekitalditan erabiltzeko eskubidea izango du. Egilearen izena azalduko da beti.
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.
Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, bidali mezu bat delikatuz@ordizia.org helbidera.