BAZKIDE BERRIA / Nuevo asociado ::: EUKENE DISEINU GRAFIKOA
Donostiako izen handiko publizitate agentzietan arte zuzendari moduan 15 urte baino gehiago lanean aritu eta gero Ordiziara etorri nintzen orain 10 urte. Egiaztatutako esperientzia daukat Nenuco, Harpic, Wizard edota Iberdrola bezalako marka komertzialentzat lan egin baitut. Beraz, hementxe nago, Ordizian, herriko eta gertuko bezeroentzat lanean, aurreko esperientzia profesionalak ematen didan profesionaltasunarekin eta ezagutzarekin.
Nere Zerbitzuak enpresa, establezimendu, profesional, autonomo, erakunde…eta abarrentzat zuzenduak daude. ¿Zer eskaintzen dut? Komunikazio integrala: Logotipoak, liburuxkak, kartelak, katalogoak, iragarpenak, errotulazioa, azoketako standen diseinua, publizitate kanpainak bere osotasunean, aldizkariak…bururatzen zaizun edozer. Gainera, enbalaje diseinuan ere adituak gara; kaxak, oparirako paperak, poltsak, produktuen diseinua, etiketak…eta askoz gehiago.