BILBONDO
PRENTSA OHARRA Bilbo, 2012-01-12
Auzitegi Gorenak Bizkaiko txikizkako merkatarien alde jokatu du Bilbondo handitzea geldiaraziz
Auzitegi Gorenak ez ditu tramitetara onartu Eroskik ezarritako errekurtsoak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbondo auziaren inguruan emandako sententziak. Epai horien arabera Bilbondoko azalera eraikia handitzeak ez luke beteko Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-ekipamendu Lurralde Plan Sektoriala. Hala, Auzitegi Gorenaren erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiak mugiezin bihurtu ditu, Basauriko Merkatari Elkarteak eta Bizkaiko Elkarteen Federakundeak, Bizkaidendak, egindako lan eskerga bermatuz. Elkarte hauek lortu dute legea betearaztea, baita merkataritza gune handiei ere.
Auzitegi Gorenak ez ditu onartu tramitera Bilbondoko azalera eraikia handitzea eragozten duten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaien aurka Eroskik ezarritako errekurtsoak eta epaiak mugiezinak direla adierazi du. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai horiek Basauriko Udalak onartu zuen aipatutako merkataritza gunearen azalera eraikia handitzeko Xehetasun-azterketa baliogabetu zuten 2010eko azaroan. Horretarako arrazoia izan zen handitzeak Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-ekipamendu Lurralde Plan Sektoriala, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren gainetik dagoen araua, ez lukeela beteko.
Auzitegi Gorenaren epai hauek jurisprudentzia ezarri dute, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkatarientzat urrats handia izanik, aurrerantzean prozeso judizial luzeak ekidingo direlako Lurralde Plan Sektorialaren inguruan antzeko urratzeak ematen direnean.
Basauriko eta Bizkaiko merkatari eta ostalariek nabarmendu dituzte elkarrekin lan egitearen garrantzia eta onurak. Hala erakutsi dute enpresa txikiak izan arren, euren artean batzea oso eraginkorra izan dela eta oso garrantzitsu eta beharrezkoa dela hainbat arazori aurre egiteko bai justizia alorrean zein herriko edo udalaz gaineko eremuetan eta baita ere sektorea eta herriko bizitza dinamizatzen lagunduko duten gaietan. Defendatzen dutenez “Merkataritza bizia da” eta udalerrientzat eta udalerriekin lan egiten dute merkataritza ekimenak eta ekimen soziokulturalak bultzatzen.
Merkatari txikiak Bilbora joan dira gaur lan luze eta eskerga baten ondoren justiziaren eskuetatik lortu dena babestera. Basauriko eta Bizkaiko Elkarteek, prozesu judizialaren aktoreak, informazioa eskaini diete bertaratutako komunikabideei Auzitegi Gorenak emandako autoari buruz eta babesa izan dute Gipuzkoako eta Euskadiko Elkarteen Federazioena eta baita ere herri askotako elkarteetako ordezkarirena.
Basauriko Merkatari Elkartea duela 21 urtetik ari da lanean herriko merkataritza bultzatzeko eta dinamizatzeko. Merkataritza eta ostalaritzako 295 profesionalek osatua kalitatezko komertzioa eta sektorearen profesionalizatze handia sustatzen du, etengabeko formakuntzaren eta teknologia berrietara egokitzearen bitartez. Bestalde, Basauriko bizitza soziokulturalean ere bete betean murgiltzen da ekitaldiak antolatuz eta herriko erakunde eta elkarteekin ekimenetan lagunduz.
Bizkaidendak Elkartearen ekimenak, 2008ko ekainean sortu zenetik, merkataritza txikia babestera eta defendatzera bideratuta egon dira. Helburua da gure herriak lohiriak ez bihurtzea eta gure bizitza estiloaren alde borrokatzea.
Harremanetarako ..................................................................................................... Nerea Zubiete nzubiete@verbax.com 670023145