GOIEKIK, ESKUALDEKO UDALETXE ETA MERKATARITZA ELKARTEEKIN BATERA, BIDARI TALDEA AURKEZTU DU, GOIERRIKO NEGOZIO TXIKIEN BEHARREI ERANTZUN BAT EMATEKO ESKUALDE MAILAN SORTU DEN ELKARLANERAKO MAHAIA
BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako elkarlanerako ekimena. 2023rako alor desberdinak jorratuko dituen ekintza plana osatu eta martxan jarri du. Goiekik, eskualdeko udalek eta merkataritza elkarteek elkarlanean, BIDARI lantaldea sortu dute, eskualdeko udalek Berrabiarazi proiektuaren baitan egindako ekarpen ekonomikoaren laguntzaz. BIDARI taldearen helburu nagusia eskualdeko negozio txikiak indartu eta hauen beharrei eskualdeko ikuspuntu batetik irtenbidea ematea da. Taldeak 2021ean ekin zion bere aktibitateari Goiekik, Berrabiarazi proiekturen baitan, Goiekiko ekintzailetza arlotik azken bost urteetan sortutako negozioei egindako diagnosietan ateratako ondorioei irtenbidea emateko bidean eta formakuntza plan zabal batekin ekin zion ibilbideari. Gerora, 2022. urtean IeTeam aholkularitza taldearen laguntzarekin, udal eta merkataritza elkarteetako ordezkariekin batera, pausu bat gehiago eman eta beste alor batzuetako ekintzak lantzen hasi zen. BIDARI MAHAIAREN JATORRIA. ZER DA BIDARI? BIDARI lan taldea, Berrabiarazi proiektu eta diagnostikoetatik sortutako taldea izan da. Diagnostikoetan merkataritza eta negozio txikiak ordezkatzeko lan talde bat sortzea beharrezko ikusi zen, eskualde mailako beharrei erantzun bat emateko. Udaletxe eta eskualdeko merkataritza elkarteen ordezkaritzarekin, Merkataritza Mahaia sortu zen, sektorean identifikatutako beharrei erantzun bat eman eta ekintza plan bat osatu eta martxan jartzeko. Mahaiak landutako proposamena sektoreko hainbat negozio buruekin kontrastatu zen. Lazkaoko, Idiazabalgo, Beasaingo eta Ordiziako Udalek, Goiekik, Ordizian elkarteak, Bareak elkarteak, LazkaOn elkarteak, Idiazabalgo Merkataritza elkarteak eta eskualdeko merkataritza teknikariak osatzen dute lantaldea, baina, Goierriko beste herritakoek ere parte har dezakete. Lantaldea irekia da. Taldearen kontsolidazio eta eraketan, Merkataritza Mahaiari izen eta irudi berri bat ematea beharrezko ikusi zen, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen sektoreak bateratuz eta ordezkatuz. Izen eta irudi berriaren lanketaren emaitza BIDARI izan zen. BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako lan taldea da. Lemak dioen bezala, “Goierriko negozio txikiak elkarrekin” nahi dira, lankidetzak onurak dakartzalako denontzat. Taldearen izen eta irudiaren lanketa bat egin da; lau sektoreak irudikatuz, baita hauen arteko lotura eta elkartasuna ere. Emaitza, BIDARI izan da. HELBURUAK BIDARI taldeak ondorengo helburuak ditu: Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea. Bertako kontsumoa bultzatzea ekintza ezberdinen bitartez. Eskualdeko negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea. Herriak eta negozioak bizirik mantentzea. Sektoreko negozio txikien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea. Eskualdeko estrategia bateratu bat … PARTE HARTZAILEAK ETA LAN DINAMIKA BIDARI taldetik ateratzen diren ekintza eta ekimen berriak sektoreko ordezkariekin kontrastatuko dira, hau da, kontraste talde bat osatuko da. BIDARI taldearen ekintzak eta planak osatzeko informazio iturri izatea da helburu nagusia, egindako ekintzen balorazio eta iritziak jasoz, eta etorkizunera begira informazioa jasoz. Kontraste taldearekin bi saio egingo dira urtero, maiatza edo ekaina eta urria edo azaroan. Saio hauek ordu eta erdi, bi orduko iraupena izango dute gehienez eta Goiekiko instalakuntzetan egingo dira. Saioetan, egun arte egindako ekintzak aztertuko dira eta egundik aurrera landu nahi diren gaiak jasoko dira. Kontraste taldeko parte hartzaileak sektore ezberdinetako negozioetako ordezkariak izango dira, deialdiak irekiak izango dira. EKINTZA PLANA 2023 2023ko ekintza planak lau helburu nagusi izango ditu: Kontsumo lokala sustatu eta Gipuzkoan erreferente eta lehiakorra den sektorea garatu. Goierriko Azoka web gunearen bitartez eskualdeko negozioei ikusgarritasuna eman. Sektorearen kudeaketa profesionalizatu. Eskualdeko komertzioari digitalizazio arloan trebatu. Helburu hauek lortzeko, lan ildo desberdinak definitu dira, hala nola, BIDARI mahaiaren aurkezpena eta zabalkundea, eskualdeko komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina, elkarlana negozio txikien lehiakortasuna handitzearren, efizientzia energetikoaren arloan negozio txikiei laguntza eskaintza, Goierriko Azokaren estrategia lanketa, bezero eta erabiltzaileen esperientzia landu eta hobetzeko formakuntzak eta digitalizazioan lagundu dezaketen tresna ezberdinen formakuntza eta saioak. “EGUN ON!” KOMUNIKAZIO ETA SENTIBERATZE KANPAINA “Egun on!” kanpainaren ikuspuntuari dagokionez, herriaren parte diren aurpegi ezagun horien irribarre eta ongi etorrien bidez, bertako komertzio eta zerbitzuek eskaintzen diguten gertutasuna, alaitasuna eta itxaropen kutsua irudikatzea bilatzen da eta orokorrean, herritarrari negozio txikia babesteko mezua zabalduko da. Kanpainaren helburuak lortzeko, euskarri desberdinak erabiliko dira baina euskarri nagusia bideoa izango da. Bideoa izango da giltzarria, ikus-entzunezko medio eta sare sozialetan zabalduko dena bi bertsioetan, bata luzeagoa web orrialde, Youtube eta herri hedabideetan zabalduko dena eta bestea, laburragoa, sare sozialetan zabalduko dena. Bideoan, eskualdeko sektore desberdinetako ordezkariak izango dira protagonista. Bideoko grabaketan parte hartzea irekia izan da. Otsailean, deialdi bat bidali zen eskualdeko sektoreko negozioetara bideoan parte hartzera gonbidatuz. Izena eman zutenen artean, definitutako irizpide batzuen arabera, parte hartzaileen hautaketa egin zen, beti ere dibertsitatea eta eskualdeko aukera zabala erakutsi nahian. Komunikazio eta sentiberatze kanpaina hau, BIDARI mahaiak 2023an martxan jarriko duen lehenengo ekintza da eta apirila bukaera aldean aktibatzea aurreikusten da.
BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako elkarlanerako ekimena. 2023rako alor desberdinak jorratuko dituen ekintza plana osatu eta martxan jarri du.
Goiekik, eskualdeko udalek eta merkataritza elkarteek elkarlanean, BIDARI lantaldea sortu dute, eskualdeko udalek Berrabiarazi proiektuaren baitan egindako ekarpen ekonomikoaren laguntzaz. BIDARI taldearen helburu nagusia eskualdeko negozio txikiak indartu eta hauen beharrei eskualdeko ikuspuntu batetik irtenbidea ematea da.
Taldeak 2021ean ekin zion bere aktibitateari Goiekik, Berrabiarazi proiekturen baitan, Goiekiko ekintzailetza arlotik azken bost urteetan sortutako negozioei egindako diagnosietan ateratako ondorioei irtenbidea emateko bidean eta formakuntza plan zabal batekin ekin zion ibilbideari. Gerora, 2022. urtean IeTeam aholkularitza taldearen laguntzarekin, udal eta merkataritza elkarteetako ordezkariekin batera, pausu bat gehiago eman eta beste alor batzuetako ekintzak lantzen hasi zen.
BIDARI MAHAIAREN JATORRIA. ZER DA BIDARI?
BIDARI lan taldea, Berrabiarazi proiektu eta diagnostikoetatik sortutako taldea izan da. Diagnostikoetan merkataritza eta negozio txikiak ordezkatzeko lan talde bat sortzea beharrezko ikusi zen, eskualde mailako beharrei erantzun bat emateko.
Udaletxe eta eskualdeko merkataritza elkarteen ordezkaritzarekin, Merkataritza Mahaia sortu zen, sektorean identifikatutako beharrei erantzun bat eman eta ekintza plan bat osatu eta martxan jartzeko. Mahaiak landutako proposamena sektoreko hainbat negozio buruekin kontrastatu zen.
Lazkaoko, Idiazabalgo, Beasaingo eta Ordiziako Udalek, Goiekik, Ordizian elkarteak, Bareak elkarteak, LazkaOn elkarteak, Idiazabalgo Merkataritza elkarteak eta eskualdeko merkataritza teknikariak osatzen dute lantaldea, baina, Goierriko beste herritakoek ere parte har dezakete. Lantaldea irekia da.
Taldearen kontsolidazio eta eraketan, Merkataritza Mahaiari izen eta irudi berri bat ematea beharrezko ikusi zen, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen sektoreak bateratuz eta ordezkatuz. Izen eta irudi berriaren lanketaren emaitza BIDARI izan zen.
BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako lan taldea da. Lemak dioen bezala, “Goierriko negozio txikiak elkarrekin” nahi dira, lankidetzak onurak dakartzalako denontzat.
- Taldearen izen eta irudiaren lanketa bat egin da; lau sektoreak irudikatuz, baita hauen arteko lotura eta elkartasuna ere. Emaitza, BIDARI izan da.
HELBURUAK
BIDARI taldeak ondorengo helburuak ditu:
- Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea.
- Bertako kontsumoa bultzatzea ekintza ezberdinen bitartez.
- Eskualdeko negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea.
- Herriak eta negozioak bizirik mantentzea.
- Sektoreko negozio txikien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.
- Eskualdeko estrategia bateratu bat
- …
PARTE HARTZAILEAK ETA LAN DINAMIKA
BIDARI taldetik ateratzen diren ekintza eta ekimen berriak sektoreko ordezkariekin kontrastatuko dira, hau da, kontraste talde bat osatuko da. BIDARI taldearen ekintzak eta planak osatzeko informazio iturri izatea da helburu nagusia, egindako ekintzen balorazio eta iritziak jasoz, eta etorkizunera begira informazioa jasoz.
Kontraste taldearekin bi saio egingo dira urtero, maiatza edo ekaina eta urria edo azaroan. Saio hauek ordu eta erdi, bi orduko iraupena izango dute gehienez eta Goiekiko instalakuntzetan egingo dira. Saioetan, egun arte egindako ekintzak aztertuko dira eta egundik aurrera landu nahi diren gaiak jasoko dira.
Kontraste taldeko parte hartzaileak sektore ezberdinetako negozioetako ordezkariak izango dira, deialdiak irekiak izango dira.
EKINTZA PLANA 2023
2023ko ekintza planak lau helburu nagusi izango ditu:
- Kontsumo lokala sustatu eta Gipuzkoan erreferente eta lehiakorra den sektorea garatu.
- Goierriko Azoka web gunearen bitartez eskualdeko negozioei ikusgarritasuna eman.
- Sektorearen kudeaketa profesionalizatu.
- Eskualdeko komertzioari digitalizazio arloan trebatu.
Helburu hauek lortzeko, lan ildo desberdinak definitu dira, hala nola, BIDARI mahaiaren aurkezpena eta zabalkundea, eskualdeko komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina, elkarlana negozio txikien lehiakortasuna handitzearren, efizientzia energetikoaren arloan negozio txikiei laguntza eskaintza, Goierriko Azokaren estrategia lanketa, bezero eta erabiltzaileen esperientzia landu eta hobetzeko formakuntzak eta digitalizazioan lagundu dezaketen tresna ezberdinen formakuntza eta saioak.
“EGUN ON!” KOMUNIKAZIO ETA SENTIBERATZE KANPAINA
“Egun on!” kanpainaren ikuspuntuari dagokionez, herriaren parte diren aurpegi ezagun horien irribarre eta ongi etorrien bidez, bertako komertzio eta zerbitzuek eskaintzen diguten gertutasuna, alaitasuna eta itxaropen kutsua irudikatzea bilatzen da eta orokorrean, herritarrari negozio txikia babesteko mezua zabalduko da.
Kanpainaren helburuak lortzeko, euskarri desberdinak erabiliko dira baina euskarri nagusia bideoa izango da. Bideoa izango da giltzarria, ikus-entzunezko medio eta sare sozialetan zabalduko dena bi bertsioetan, bata luzeagoa web orrialde, Youtube eta herri hedabideetan zabalduko dena eta bestea, laburragoa, sare sozialetan zabalduko dena.
Bideoan, eskualdeko sektore desberdinetako ordezkariak izango dira protagonista. Bideoko grabaketan parte hartzea irekia izan da. Otsailean, deialdi bat bidali zen eskualdeko sektoreko negozioetara bideoan parte hartzera gonbidatuz. Izena eman zutenen artean, definitutako irizpide batzuen arabera, parte hartzaileen hautaketa egin zen, beti ere dibertsitatea eta eskualdeko aukera zabala erakutsi nahian.
Komunikazio eta sentiberatze kanpaina hau, BIDARI mahaiak 2023an martxan jarriko duen lehenengo ekintza da eta apirila bukaera aldean aktibatzea aurreikusten da.