GOIERRI EKOLOGIKOA
Udazken honetan Goierri Ekologikoa Ekimena burutuko da berriz ere. Goierriko Baratzak, Biolur eta Zerain dezagun Fundazioak Bigarren aldiz Zeraingo Nekazaritza Ekologikoaren Azoka eta Goierriko Bizitza eta Nekazaritza Ekologikoaren Hamabostaldia programazio berean aurkeztuko ditugula. Datorren irailaren 18an, Zeraingo XVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Azoka ospatuko da. Produktu ekologikoez gain, artisautza, tailerrak eta erromeria izango dugu bertan. Eta irailaren 20tik urriaren 27ra IV. Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren hamabostaldia ospatuko da Goierriko herri ezberdinetan. Hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak egingo dira nekazaritza ekologikoa eta osasunaren inguruan. GOIERRI EKOLOGIKOA 2011ko Irailaren 18tik Urriaren 27ra GIPUZKOAKO NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN XVII. AZOKA ZERAIN IRAILAK 18 Produkto ekologikoak, ikuskizunak eta artea, tailerrak, artisautza… BISITAK ETA TAILERRAK . Prezioa 15 euro Irailak 24, larunbata goizeko 10:00etan Ogi biologikoa egiten ikasteko tailerra. Xabi Akizu eta Marilu Gardoki Ezkio Itsasoko Hariztizabal baserrian. Urriak 1, larunbata goizeko 10:00etan Abaltzisketako Naera Haundira bisita. Mermelada ekologikoak. Angela Linskey. IKASTAROAK. Urriko larunbatetan Sukaldaritza makrobiotikoa. Jesus Larretxea. Prezioa 180 euro HITZALDIAK. Dohaineko sarrera Irailak 20, asteartea arratsaldeko 19:00tan Baratza ekologikoak terraza eta balkoietan. Amaia Agirre. Zeraineko kultur etxean. Irailak 22, osteguna arratsaldeko 19:00tan Osasunerako bidea elikaduraren bitartez. Jesus Larretxea. D’elikatuz zentroa, Ordizia. Irailak 27, asteartea arratsaldeko 19:00tan Sendabelarrak eta jateko diren belarrak. Maialen Sarasola. Zeraineko kultur etxean. Irailak 29, asteartea arratsaldeko 19:00tan Mahai ingurua. Kontsumo taldeak: esperientziak elkartrukatzea eta etorkizuna. D’elikatuz zentroa, Ordizia. Ikastaroa, tailerrak eta bisitak sarrera mugatua dutenez aldez aurretik izena eman behar da: zuzenean Goierriko baratza dendan edo hurrengo telefono zenbakian: 943087498.