ORDIZIAN 2011 UDABERRI KANPAINA
Ordizian Elkarteak datorren martxoaren 21ean udaberriko kanpainari hasiera emango dio. Kanpainaren mamia martxoaren 21etik 27ra bitartean izango bada ere, udaberrian zehar ekintza eta promozio berriekin luzatuko da kanpaina. Ordizian elkarteak kanpainaren hasieran ekintza berri hauek aurkeztuko ditu. “Udaberri on” kanpaina, Goitur-ekin lortutako hitzarmena, Majori kiroldegiak merkatariei egokitutako ordutegian eskaintzen dituen kirol ikastaroak eta martxoaren 26an egingo den bigarren eskuko produktuen azoka. v “UDABERRI ON”KANPAINA Produktuen kalitateaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, Ordizian Elkarteak merkatarien eta bere bezeroen giza kalitatea ere azpimarratu nahi du. Udaberriaren etorrerarekin bat eginez, Ordiziako komertzioetan erosketak egiten dituztenen artean, Ordizian Elkarteak promoziozko 3000 iman banatuko ditu, arropan, hozkailuan edota beste edozein elektragailutan jartzeko. Txaparen diseinuaren bidez, udaberrian zehar Ordiziako komertziotara hurbiltzen diren bezeroei konplizitate keinu bat egin nahi zaie. Ekintza honekin Udaberriari ongi etorria emateaz gain, Ordiziako komertzioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi nahi da. Ordizian Elkarteko merkatariak bezeroei ongi etorria emateko dendaren atean txapen antzera diseinatutako pegatinen bitartez identifikatuko dira.