"Oskarbi Oinetakoak", 2014ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa
Ordiziako Oskarbi Oinetakoak enpresa komertzialak 2014ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXII. edizioan jaso du saria. Sari banaketa ekitaldia Kutxabankek eta Euskaltelek babestu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Dinamizaziorako Bulegoen laguntza jaso du. Oskarbi Oinetakoak espiritu berritzailea duen enpresa indartsu eta gaztea da, oinetakoen sektorean 20 urte lanean daramana. Oskarbi Gurrutxagak bideratzen duen, Oskarbi Oinetakoak enpresa bezeroarei bideratuta duen estrategiagatik, hazitzeko duen gaitasunagatik, lanpostuak sortzeagatik eta on-line salmenten bitartez gaurko garaitera egokitzeagatik jaso du saria. 1994ean, Ordizian irekitako denda txiki batekin hasi zuen bere ibilera gaur saritutako enpresak. Urte batzuk beranduago berriz, Oskarbi Gurrutxagak, estrategia aldaketa bat egin zuen eta denda berri bat ireki zuen Beasainen. Denda berri honen irekierarekin erakusleihoei eta produktuaren kokapenari eta banaketari garrantzi handia ematen hasten da, bezeroei harreta berezi bat eskaintzen dien bitartean. 2002 eta 2004 urte bitartean hiru denda gehiago inauguratzen dira: 2002an Zumarragan, 2003an Ordizian eta 2004ean Arrasaten. Hazteko helburuarekin jarraituz nazioarteko ferietara joaten hasten dira eta piskanaka denda gehiago irekitzen jarraitzen dute. Gaur egun, Oskarbi Oinetakoak enpresa 26 pertsonei lana ematen dien 10 dendez osatzen da, orain gutxi inaguratu dituzten bulego eta logistika zentruaz gain. Dendak Ordizia, Beasain, Zumarraga, Arrasate, Donostia, Eibar, Irun, Olaberria eta Oiartzungo kale komertzialetan kokatuta daude. Aipatutako denda hauez gain, Oskarbi Oinetakoak online denda du, baita blog bat ere eta Sare Sozialetan presentzia handia du. Web gunea 2013an sortu zuten eta gune honen bitartez egiten diren salmenten %40a Euskadin egiten dira.