Beni ta Arantxa txapeldun, Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatutako hiru bikoteen artetik
21 bikotek parte hartu dute Zubi Buru elkartean jokatu den kanporaketan. Beni Gailurralde - Arantxa luluaga izan dira txapeldunak, bigarren, Kuku - Aranzabe bikotea eta hirugarren bikotea Agurtzane eta Iban.
Argazkiak:
Hona Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatzen hasi zenetik, Zaldibiak izan duen ordezkaritzaren inguruko informazioa:
-
2023an Beni ta Arantxa txapeldun, Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatutako hiru bikoteen artetik
-
Hiru bikote sailkatu dira Zaldibiatik Gipuzkoako museko finalera
- Txapas eta Jimik ordezkatuko dute Zaldibia, Euskal Herriko finalean.
- 2019. urtean Txapas ta Jimi onenak: Joxepanen jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketarako kanporaketa. 19 bikotek parte hartu zuten eta hauetatik 3 izango dira otsailaren 23an Gipuzkoako finalean, Zaldibian. Txapas-Jimi, Auzo-Xato eta Juanito-Kaxko
- Altzo Txiki eta Joxi Euskal Herriko X.Mus Txapelketan laugarrenak. Jexux Mari Jauregi Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria laugarren postuan geratu dira gaur Uztaritzen jokatu den Euskal Herriko X. Mus Txapelketan. www.ehmus.eus
- 2018. urtean Zaldibiatik 3 bikote sailkatu dira EHmuseko Gipuzkoako finalera. 21 bikotek parte hartu dute Zaldibiako Joxepanen jokatu den Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketan. Txapeldunak Jexux Jauregi "Altzo txiki" eta Joxi Etxeberria izan dira, txapeldun ordeak AItor Jauregi eta Mikel Luloaga "Lulu" eta hirugarren sailkatuak Juan Martin eta Jon Luloaga aita semeak.
- 2017. urtean Idoia Aristi eta Ixa Lizarragak ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.
- 2016. urtean 11 bikotek parte hartu zuten. Ugaitz Aranguren Pungi-Iker Irastorza Iker txiki eta Garikoitz Nazabal-Josu Irazustabarrena Otseitza-k osaturiko bi bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Gipuzkoako finalean.
- 2015.urtean 19 bikotek parte hartu zuten. Txapeldunak Ugaitz Aranguren eta Iker Irastorza; 2.ak Aranzabe eta Pirulo; 3. Sailkatuak Altzo Txiki eta Agirre. Hiru bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.
- 2014 urtean, 16 bikotek parte hartu zuten eta Ganzaraindar bixkiak eta Pajares-Nazabal bikoteek ordezkatu zuten Zaldibia Euskal Herriko Mus Txapelketan.
Euskal Herriko Mus Txapelketako informazio guztia www.ehmus.eus atarian eta hemen.