Xabat Illarregi da zapidun berria
Igor Elortza, Maider Arregi eta Oihana Bartra izan ditu kantukide IX. zapi janztean
Udazkeneko IX. zapi janztea giro paregabean joan da. Zubiburu elkartea bertsozalez lepo bete da eta saio borobila egin dute lau bertsolariek. Saroi Jauregi izan da gai emaile.
Bertaratuek Xabat Illarregi aukeratu dute irabazle. Aurreko zapidunak, Maider Arregik, jantzi dio Belen Mediavilla lazkaotarrak brodatutako zapi berria.
Leitzarra kantuan izango dugu, beraz, Udazkeneko X. zapi janztean.
Argazkiak: Alaitz Insausti
Jatorrizko albistea irakurri.