XXIX. Dantzari txikien eguna
Aurten apirilaren 7an ospatuko da XXIX.Dantzari txikien eguna. Zaldibiko Iztueta dantza taldeaz gain, Ibarratik, Ordiziatik, Beasaindik eta Legorretatik bertaratuko dira dantzariak. Arratsaldean, dantzaldia izango da Joxe Mendizabalen eskutik.
Aurten XXIX.Dantzari txikien eguna ospatuko dugu apirilaren 7an.
Honako dantza taldeak izango ditugu herriko kaleak alaituz:
ALURR – IBARRA
AMETS BIDE – ORDIZIA
AURTZAKA – BEASAIN
IRRINTZI ALAI – LEGORRETA
IZTUETA – ZALDIBIA
Honako egitaraua antolatu dugu:
12:00etan DESFILEA
13:00etan JAIALDIA
16:30ean DANTZALDIA Joxe Mendizabalekin
Besterik gabe, guztiok gonbidatuta zaudete egun polit hau pasatzera!