Zaldibiako sutea, kontrolpean
Euria hasteak, eta horren ondorioz haizea baretzeak, sua kontrolatzen lagundu die suhiltzaileei. Goierriko Hitza
Bart Zaldibiako Aiestaran auzoan piztu den sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. 13:30ak aldera euria hasi du, hego haize zakarra baretu egin da, eta horrek lagundu du sua itzaltzea.
Goiz erdian, ordea, sua Aiestaran bailaratik Olaeta bailara igo da –Olakosaroi atsedenlekua dagoen auzora– eta hango sail lur-sail batzuk ere erre ditu.
Lotura: Argazkiak eta bideoak- Sute bat piztu da Zaldibian, Arkakara bidean













