Inazio Munduate gogoan

Herenegun zendu zen Inazio Munduate ataundarra, bezperan jasandako bihotzekoaren eraginez. Banketxeko lanetik erretiratu zenean Ataungo udal artxibo aberatsa arakatzeari ekin zion, abizenaren iraganetik hasita. XVII. mendea eta 1615eko udalerri sorrera ikertu zituen, eta hitzaldi batean azaldu zituen bildutakoak, Haizea Moreno historialari ataundarrarekin batera. Ataungo Memoria Historikoaren Taldeko kide eta sortzaileetakoa izan zen. Talde hark egin du haren omenezko bideoa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend