Irakurketaren eta euskararen festa

IMG_8482Euskaraldia indartzeko helburuarekin, eta irakurketaren eta tertuliaren baloreak balioan jarrita, irakurketa tertulia erraldoia egin dute Beasainen, Herri Ekimenak antolatuta.  Era batera edo bestera, 450 herritarrek baino gehiagok egin dute ekimenarekin, eta gaur arratsaldeko irakurketa tertulietan ehun lagunetik gora elkartu dira Beasaingo 11 lekutan, Uxue Alberdiren Jenisjoplin, eta Jordi Sierra i Fabrak idatzi eta Juan Kruz Igerabidek euskaratu duen Kafka eta panpina bidaiaria liburuak aitzakia hartuta. Etxean irakurritakoa elkarbanatu dute irakurleek lehendabizi: Arriarango elkartean (Jenis), gaztetxean (Jenis), Igartzako jauregian (Jeni), Ttiklik elkargunean (Kafka), La Salle ikastetxean (Jenis), udaletxean (Jenis), AEK euskaltegian (Jenis), Murumendi ikastetxean (Jenis), Beti Bizi elkartean (Kafka) eta Asmuben (Kafka).

Ekitaldiaren bigarren zatian, Igartzako jauregia jendez beteta zegoela, Juan Kruz Igerabiderekin elkartu dira. Uxue Alberdik azkenean ezin du Beasainera hurbildu, gaixo zegoelako. Igerabiderekin solasaldia egin ondoren, Naia Martinezek Jenisen abesti baten bertsioa eskaini du, Ekaitz Goikoetxeak bertsoak kantatu ditu eta Martin Kortaberria biolin jotzailearekin laguntzarekin, Igerabidek eta Irati Goikoetxeak olerki bana errezitatu dute.

Irati Goikoetxeak beasaindarrak zoriondu ditu, euskaraz irakurri, euskaraz hausnartu eta euskaraz gozatu dutelako. Bi hilabete eta erdian Beasainen josi duten sareaz baliatuz, udaberrian beste bi liburu irakurtzeko gonbitea egingo dutela aurreratu dute, literatura eta euskara uztartuz, euskararen aldeko urratsak emateko.

Txalo eta txalo

Eta azkenerako, ‘Txalo eta txalo’ omenaldia utzi dute antolatzaileek. Herrian euskara ikasteko prozesuan murgilduta dauden sei herritar omendu dituzte: Juri Herrera Ojeda, Pili Valero Royuela, Eloy Ponziano Sanchez, Olafa Lassakes Asgar, Ander, Nerea Maite Aranzegi, eta Oskar Soto Fernandez. Guztiek Igartzan bildutakoen txalo zaparrada jaso dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend