Aramako Hiri Antolamendu Plan berritua ikusteko batzarra egingo dute
Aramako Udalak bilerarako deia egin die herritar guztiei, datorren asteartean, azaroak 23, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan. Hiri Antolamenduko Plana berritzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta Luque-Aseginolaza arkitekto taldeak prestatu duen le...
Aramako Udalak bilerarako deia egin die herritar guztiei, datorren asteartean, azaroak 23, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan. Hiri Antolamenduko Plana berritzeko prozesuan murgilduta dago udala, eta Luque-Aseginolaza arkitekto taldeak prestatu duen lehen zirriborroa aurkeztuko dute bileran. “Prozesu honen garrantziaz oharturik, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, elkarrekin etorkizuneko Arama eraikitzeko”, esan du Udalak gaur ohar bidez.
Zirriborroaren ildo nagusiak aurkeztu eta herritarren iritzia jaso nahi du Udalak. Arau Subsidiario berriek hurrengo urteetan Araman garatu ahal izango diren hirigintza jarduerak finkatuko dituzte.